iko Etxarten bidetik, Akelarrek, Anje Duhalderen ahotsarekin, Eperra abesti tradizionala grabatu zuen bere bigarren diskoan, Gau pasa (1981). Hamarkadaz hamarkada eta plazaz plaza aritu zen Akelarre kantu propio eta ez hain propioak jotzen. Hain zuzen ere, Gau pasan Estatu Batuetako rock munduari keinu egin zion Akelarrek: albumean urte gutxi batzuk lehenago The Eagles taldeak famatu egin zuen Hotel Kaliforniaren euskal bertsioa jaso zuen. C.D.