z dago zalantzarik Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek gaztetxoen artean arrakasta itzela lortu dutela, proposamen pedagogiko interesgarri eta oso landuekin gainera. Halere, haien lorpen handiena publiko heldura iritsi izana da. Hamabost urte pasa dira Maite zaitut abestia kaleratu zutenetik, euskaldun orok ezagutzen duen abestia, eta izen bereko diskoan jaso zutena. Udako abestia izan zen? Urte luzez, plazatik plaza ibili direnei galdetzea besterik ez dago. C.D.