ork ez du euri azpian dantzatu Euskal Herriko uda euritsuetako plazetan? Are gehiago, Gatiburen abesti ezagunenarekin. Gernikako taldeak Euritan dantzan izen bereko diskoan kaleratu zuen 2014. urtean. Handik ona, herriko jaietako hamaika berbenetan, tabernetan eta, noski, kontzertu eta jaialdietan entzun eta dantzatu izan da, “Santurtzin zein Iruñean”. Hain zuzen ere, Alex Sarduik gidatutako taldearen abesti udatiar honek horixe aldarrikatu nahi du: dantza eta dantza. C.D.