iru ahizpa, horietako bat hilda, eta sekretu bat. Misterioari eta umoreari tiraka, laster estreinatuko da Garaion Sorgingunean Josune Velez de Mendizabal eta Ane Gebara aktoreen eta Jason Guerra zuzendariaren Eta kiTTorik ez! antzezlana. "Egun gutxi barru aurkeztuko dugu lan hau, eta ilusioz gainezka eta gogotsu gaude. Energia galdu gabe", dio poztasunez Josune Velez de Mendiazabala DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkari honetan.

Ane Gebarak lortutako Gazte Sortzailea bekaren ekimenez, Garaion Sorgingunean aurkeztuko dute antzezlana egun gutxi barru; uztailaren 3 eta 4an, hain zuzen ere. Obra honek segurtasun neurri guztiak beteko ditu koronabirusaren aurrean, beraz, ikusle gutxirekin ospatuko da. Izena emateko e-mail bat bidali behar da kittorikez@gmail.com helbidera. "Oso pozik gaude, irailetik ari gara lan honetan lanean eta konfinamenduan ere ez gara gelditu", helarazi du Josunek.

Hasieran, aurrez aurre aritu ziren lanean, eta Garaionera egun batzuk bertan pasatzeko asmoa ere bazuten, maiatzerako dena prest izateko. Hala ere, koronabirusak eragindako alerta mundialak ankaz gora jarri zituen zituzten plan guztiak: antzezlanaren datatik hasi eta ensaiuak egiteko erara pasatuz. Beraz, agenda bertan behera utzi behar izan zuten eta ordura arte praktikan jarri gabeko alternatibak bilatu zituzten antzezlana aurrera eraman ahal izateko: horretarako, ensaiuak online bidez egitea erabaki zuten. "Harrapatu ginduen konfinamendua justo Garaionera joan behar ginen aste horretan, orduan gure asmoa zen maiatzean estrenatzea baina pandemia zela eta atzeratu behar izan genuen", azaltzen du.

Eta horrela igaro dituzte bi aktoreek eta zuzendariak itxialdi hilabete hauek: modu birtualean entsaiatzen, lurraldearentzat hain esperotakoa den proiektu honekin jarraitu ahal izateko.

Azkenean, hilabete honen hasieran, Garaionen instalatu ahal izan dira, eta azken erremateekin eta entsegu fisikoekin hasi dira berriro. Ordutik gogotsu ari dira egunero ordu nahiko elkarrekin lanean obra osoa findu nahian; izan ere, ahalegina eta ilusioa dira lan hau mimatzeko eta ostiralean aretoa magiaz eta misterioz betetzeko bi osagai nagusiak. "Antzezlan honetan gorputzarekin ere asko adierazten dugu, ez da bakarrik hitzekin azaltzen dugun zerbait, oso fisikoa da; Batzuetan gorputzak hitzak baino gehiago esaten du. Jendea gurekin etorri eta gozatzera animatzen dugu. Hilabete asko daramatzagu lanean eta asko gozatzen ari gara hirurok lan honekin. Gurera etortzen direnak asko gozatuko dute antzezlan honetaz, hain beharrezkoa dugun umeroaz beteta dago, umore absurdoa, dibertigarria", helarazi du.

Izan ere, lan honi esker, misterioa ez ezik, umorea ere lurraldera itzultzen da, itxialdiaren osteko lehen antzezlanetako bat baita. Gainera, bi aktoreak eta zuzendaria antzezlan batean elkartzen diren lehen aldia da, baina haien arteko lotura ia hasieratik sortu zen. "Jasonekin lan egitea luxu bat da, asko gustatzen zait. Eta Anerekin gauzak oso errazak dira. Hau da aktore gisa egin duen lehen aldia. Berak esaten dit hanka bat sartu duela mundu honetan. Eta nik erantzuten diot laster sartuko duela bigarrena ere. Oso ona da aktore gisa, ziur hau bakarrik izango dela egingo dituen lan guztien hasiera".

"Ain beharrezkoa dugun umore absurdora eramango gaituzte, misterio eta intriga bizipenekin. Ane eta Josunek bikote ederra egiten dute elkarlanean eta Jason fin ibili da zuzendari lanetan, gorputz lanketa haundia egin dute, Anek ipuin kontalari eta interpretari lanak uztatzeko aukera izan du, Josunek duen umorea lantzeko gaitasunean distiragarri agertzen da. Oso ondo pasatuko dugu, opari zoragarri bat egin ditugu Eta Kittorik ez! Ikuskizuna une honetan plazaratuz". Iritzia Amaia Gabilondorena da, Garaion Sorgingunea sortzeko espazioaren kudeatzailea baita Julia Lopezekin batera. Lan horrez gain, Garaionen beste bat estreinatuko da gaur bertan: "Eñaut Gorbea eta Jason Guerraren Hortzak zulatuz antzezlan berriaren garapen aurkezpena izango dugu gaur eguerdiko 13:00etan. Gai sozial eta politikoak jorratzen ditu. Antzerkia gizarte eztabaidarako tresna gisa erabiliko du. Aurkezpen hauek egiteko eskaria izan genuen sortzaileen aldetik, estreinatu beharra baitzuten eta aurrera egitea erabaki dugu. Gasteizko udala eta Arabako Foru Aldundiak elkarrekin sortzen duten Gazte sortzaileen beka jaso zuten eta beka horrekin sortutako lana erakutsiko digu, estreinaldi berezi izango da, oso berezia", dio Amaiak eta erantsi du: "Araban une honetan goi mailako sortzaile asko eta oso onak ditugu, eta aukera aparta da talentu guzti hauekin kultur sektore aberatsa eraikitzeko. Aberastasun artistiko eta humano itzela dago. Benetan serio inbertitzeak merezi du eta etekin haundiak ekarriko dizkigu, zentzu guztietan. Eta noski, ondoren, Garaionen ohitura denez, sortzailearekin solasaldian jarduteko aukera izango dugu sormen prozesua bera eta lantzen diren gaien inguruan eta noski kulturaren egoera ez-duinaz ere hitz egingo dugu". Horrela, Araba lurraldea pixkanaka normaltasunera itzultzen saiatzen ari da konfinamenduaren ondoren, nahiz eta lan erreza ez izan baina Eta kitorik ez bezalako lanek normalizazio prozesu horretan laguntzen dute.

"Kultur jardueren munduan guztiz hankaz gora dago. Gure sektorea aurrez ere prekarizatuta bazegoen, oraingo egoera honetan oso larria gaude. Behingoz, kultur jardueren munduari gizartean dagokion lekua definitzea zor zaio, eta gure ustez benetako apostua egiteko ordua da. Garaionen, gure jardunaren herenean gabiltza aurrera egiten, gure etxea garai honetan lepo beteta izaten dugu, udalekuetako gaztetxo eta begiraleak, familia egonaldiak, festa txikiak, baina dena berandutu da eta guzti hori bertan behera gelditu da€ eta aurten, sortzaile talde txikiekin dihardugu lana.