Datorren urtean mendeurrena betetzear dagoenean, Noticias Taldeak Ortzadar Saria eman zion atzo Euskal-tzaindiari. Akademiak Bilbon duen egoitzan, euskararen munduko adituen arteko solasaldia ospatu zen, hots, Euskaltzaindiako zuzendari Andrés Urrutia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua Bingen Zupiria, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatu Lorea Bilbao, eta Bilboko Begoñazpi Ikastolako zuzendari Merkat Bernaola aritu ziren solasaldian, Sandra Atutxa Deiako kazetariak gidatutako mahai inguruan. Argazkia: M.S.C.
- Multimedia
- Servicios
- Participación