12.30. GOGOETAREN PLAZA. Solasaldia. Benito Lertxundi.

.16.00. Sexu kontratua. Maialen Berastegi eta Lorea Agirre.

17.30. Txorieneko lau urtaroak. Zigor Iturrieta.

18.30. GOGOETAREN PLAZA. Mahaingurua: 68tik mende erdira. Ismael Manterola, Mariasun Landa eta Belen Oronoz.

11.00. 2018an itzulitako jolasen aurkezpenak.

13.00. Zure esku saioaren emisioa.

15.30. Jolasak probatzeko aukera.

11.00. Izaki gardenak. Dena oskol.

12.20. Dientes de Luna.

13.00. Markos Untzeta & Esku Hutsik. Eguzki gorri bat.

13.40. Anita Parker. Anita Parker 2.

14.20. Xabi Baldini. Begibakar.

15.00. Montauk. Geruzak.

17.00. Jon Gurrutxaga.

19.00. Aneguria.Percebe dana edo ezebez.

11.00. Alaine Aguirre. Kamisoi zuri zetazkoa.

12.30. Ugaitz Aguirre. Tximeletak bizkarrean.

13.00. Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegirik. INFOGRAFIA. Ane Labaka, Miren Artetxe, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi, Mariñe Arbeo, Malen Amenabar.

17.30. Harkaitz Cano.Fakirraren ahotsa.

12.00. Hautsi bolumena.

23.00. Esne beltza.

11.00. ZineaSORTZEN mahaingurua.

12.30. Gure oroitzapenak film luzea.

15.30. Harri zopa haurrentzako filma.

18.30. Zain Kimuak “laburra”.

19.00. Jainkoak ez dit barka- tzen dokumentala.

19.00. Txarriboda Hika teatroa. Antzerki emanaldia.

11.30. Jolas tailerra 2-5 arteko ume eta familientzat.

13.00. Martzelo itsusia. Pello Añorga eta Maite Mutuberria. (+10).

18.00. Jolas hezitzaileak, (3-8).

Estreinaldia eta beteranotasuna. Eskola bisitako ikasleak eta antolatzailea. Oso perfil ezberdina dute Asun Elorriaga Gerediagako zuzendaritza taldeko kideak eta Hugo Díez eta Iraitz Martínez Aixerrota ikastolako ikasleek, baina zerbait komunean dute: lehenengo egunean, Azokara gerturatu izana.

Estreinakoz Landako gunean daudenez, Asun izan da Durangoko Azokak zer suposatzen duen azaltzearen arduraduna, eta baita gune bakoitzean zer aurkitu dezaketen esan dien pertsona ere. Arreta osoz entzuten dute Berangoko eta Getxoko DBH 4.mailako bi ikasleek.

Hasieran galduta azaltzen diren arren, “a la abentura” eta bertan zehatz mehatz zer eskaintzen den jakin gabe, Asunek bere esperien- tziatik, antolakuntza taldean zazpi urtez eta bisitari gisa 40 urtez joan eta gero, aurkitu ditzaketen gune guztiak azaltzen dizkie, bien arreta osoa bereganatuz. Ahotsenea eta Kabia guneak dira interesgarrien aurkitzen dituztenak, izan ere haien gustokoen arloak musika eta bideo jokoak direla aitortzen dute.

“Euskal kulturaren plaza da hau,diziplina asko batzen dituelako. Horregatik, merezi du egunero etor- tzea. Juerga egiteko gunea, kultura ezagutzeko guneak... denetarik dago. Ziur nago gustatzen zaizuen zeozer badagoela. Zuentzat badago lekua”. Hala deskribatzen die Asunek Azokak bisitarien dibertsitatea hartzeko egiten duen ahalegina.

Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga, Jon Arretxe... euskal idazle handiak daude, baina gazteek normalean haien liburuak ez dituztela irakur- tzen aitortzen dute. “Nik ikasketerako eta lagunekin joateko ez dut denbora askorik. Beldurrezko istorioak gustoko ditut, baina euskaraz ez dut gehiegirik irakurtzen. Euskaraz orain dela urte batzuk Abbadiaren sekretua irakurri genuen, eta asko gustatu zitzaidan izan ere autorea ere ezagutu genuen eta super dibertigarria iruditu zitzaidan”, dio Iraitzek.

Eta hori da hain zuzen ere gazteenak kulturara gerturatzeko era bat: autoreak aurrez-aurre ezagutu, eta modu horretan haien lanak irakur- tzera hein handi batean bultzatzea.

Modu horretan, euskal kultura zabaltzen da, hurrengo belaunaldiei transmititzeko. “Gaurko egun hau, gazteekin egiten den paseo hau, transmisiorako da. Batzuentzat ez da aldaketa handirik izango baina beste batzuentzat bai. Azken batean gustoak egiten dira kontaktuan jarriz, ezagutuz. Ez badakizu zer dagoen ezinezkoa da interesatzea. Gaur transmisioaren eguna da, hori da gure ahalegina”.

Gainera, azokaren existentziaz duela gutxi jakin zutela aitortzen dute gazteek: “Azokak gustatzen zaizkit eta horregatik hau ezagu- tzeko kuriositate puntu bat genuen, baina ez genekien hain erraldoia izango zen azoka bat izango zenik”, diote harrituta Hugok eta Iraitzek.

Horregatik, hiruren arteko solasaldia eta gero, argi dagoena da, kulturan murgiltzeko lehenengo pausoak abiaratuko dituztela. Izan ere, Ahotsenea, Plateruena, Irudienea... Landako gune osotik paseo bakarra ematearekin aski da eta Euskal Herriko sortzaile ezberdinek eskaintzen dituzten obrak ezagu- tzeko eta bertan murgiltzeko, lehenengo Azoka izan arren, azkena ez dadin izan Iraitz eta Hugo bezalako ehundaka gazteentzat.

Belaunaldiz-belaunaldi 53.edizoa ospatzen du jadanik Azokak Asunek azaltzen duenez eta harrituta “Bada denbora e!”, dio Iraitzek barrezka. Izan ere, ezin zuten imajinatu ere egin mende erdia baino gehiago eman duenik herriak euskal kulturaren plaza izaten. Gerediagako kidea berrogei urtez hara gerturatu da eta ondorioz bertan bizitako aldaketa guztiak “lehenengo eskutik” bizi ahal izan ditu, bertatik igaro diren bisitarien dibertsitatearen testigu izanda, eta gazteei “mila abentura” kontatuko dizkiela zin eginez.