KONTURATUA nago askopaseatzen dugun jendeaksusmoa pizten dugula,zurrumurruak hedatzendirela: Nor ote da hori, langabezianote dago, emazteak utzi egin ote du?Normalean hiru hipotesi zabaltzendira: langabezian zaudela, depresioaduzula, edo alferra zarela. Gaineraidazlea baldin bazara, enteratzenbadira, azken hipotesi hori nagusitukoda, zalantzarik gabe.

Entzun ditut maiz gaiari buruzkoesapideak tabernan, ni ahotan harturik:“Hori jubilatu, inoiz lanik eginal du, ba?”. Edo: “Oporrak, lanik egingabe?”. Bromatan esanak dira, noski,baina ahoskeraren tonuagatik halakoherra bat, nimiñoa bada ere, antzematekomoduan esanak. Argitubehar izaten dut nirea ez dela lan fisikoa,norbait nola ari den egiten ikusdaitekeenetakoa, baizik eta intelektuala,etxeko ordenagailuan orduasko eskatzen dituena, hor daudela,frogatzat, nire testuak han etahemen, liburu forman edo zutabeforman. Baina ez dakit inor konbentzitzendudan. Hain gutxi irakurtzendu jendeak, eta hain gutxi baloratzenirakurtzen duen apurra! Igualuste dute testu hau berau bost minututanegin daitekeela!

Maiz oroitzen naiz Ekialdeko tradizioandagoen istorio batekin. Ez duizenik, baina Idazlea eta nekazariadei geniezaiokeen. Eguzkia nola sartzenden ikusten ari da pasealaria,eta nekazari bat hurbiltzen zaio. “Zeribegira zaude?”. “Edertasun honi,miragarria da”. Geroztik nekazariaarratsaldero joaten da muinora,edertasun delako hori kausituko oteduen. Eguzkia ikusten du, lainoak,arbolak, baina? Hori guztia ez zaiobereziki eder; bere eguneroko paisaiada. Egun batean idazlea aurkitzendu berriro. “Non dago zuk diozunedertasun hori?”. Idazleakbesoak zabaltzen ditu, harentzat ebidenteadena esateko: “Edertasuna ezda gauza bat. Edertasuna da gauzakbegiratzeko modu bat. Hau guztia,adibidez. Edertasuna, gauzak bihotzarenbegiekin ikustea da”. Nekazariaetxera itzultzen da burumakur.

Bertsio honetan idazlea pertsona jantziaagertzen da, jasoa, ikusten dunekazariak ezin duen zerbait; horibai, ez du kolpe zorririk jotzen. Nekazariakereindako berdura jango duiluntzean. Baina istorioari testuinguruaaldatzen badiogu, guztiz aldatzenda bere esanahia. Sistema kapitalistarenarauetan kokatzen badugu,klase borroka nabarmena ikusikodugu bi pertsonaien artean. Herrapiztuko dio nekazariari idazlearengorentasunak. Bere lurretan dabil,ziazerbarik zapaldu ez badu, gaitzerdi. Ez du lurra ereiteko makurtubeharrik, arropa txukunekin agerida, eta bi apunte jaso ondoren bestekezka barik doa paseoan. Esku leunakditu, adats garbia, eta nekazariakarraposturik kontrajarri ezindion lezio bat eman dio berak.

Esku-lanaren eta buru-lanarenarteko tentsioa nabarmentzen dagure gizarte hiper-materialista honetan.Esku-langilearen mendekugogoa gauzatzeko modu bat bilakatzendira zurrumurruak eta esamesak.Eta lana sakralizatua daukanherrian, zein irainik handiena, norbaitialferra deitzea baino?Inor ez da, ordea, inor baino gehiago.

Eta idazle batentzat paseatzea,nekazariarentzat lurra prestatzeabezalakoa da, hazia erein, eta denborarenburuan emaitzak jasotzekoprest egotea. Poema hori, gero kantusamur bihurtuko dena, ideia hori,telesail dibertigarri izango dena, hitzjoko bat, ipuin bat, nekazariaren (etaedozeinen) bizitza animatuko etaedertuko duten fruituak dira, paseobatean ernaltzen direnak.