BILBO. Foru erakundeak 1.460.000 euroko ekarpena egitea onartu du Gobernu Kontseiluan, Bilboko Berreginen Museoaren eta Euskal Museoaren 2018ko jarduerak guztiz finantzatze aldera. Bilboko Arte Ederren Museoak 1.667.000 euro jasoko ditu eta, beste alde batetik, Guggenheim Bilbao Museoak, 5.515.000 euro.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailaren eskumenetako bat honako hau da: lurralde honetan kultura sustatzea eta hedatzea. Bilbao-Bizkaia Museoak S.L. izenpean, Euskal Museoa eta Bilboko Berreginen Museoa kudeatzen ditu aldi berean. Bi gune horiek Bilboko leku enblematikoetan daude kokatuta, baina lurralde proiekzio argia dute. Bilbao Bizkaia Museoak S.L. partaidetzako sozietate bat da, eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak zati beretan hartzen dute parte horretan.

Jakina denez, Euskal Museoko guneak berregituratu eta moldatzeko proiektu berria da abian, eta museo horrek gaur egun duen lurralde proiekzioa handitzea eta nazioartean landutako gaiekiko loturak ezartzea du helburu. Bilboko Berreginen Museoa du bidaia-lagun, hura ere Bilbo Zaharreko beste eragile soziokultural bat baita.

Bizkaiko Foru Aldundiak, osotara, 1.460.000 € bideratuko ditu bi proiektu horietara.

Euskal Museoak XVII. mendeko eraikina hartzen du, material etnografiko ugari biltzen ditu, eta erreferente argia da euskal komunitatearentzat.

Berreginen Museoari dagokionez, 1830ean zabaldu zen Berastegiko eskola zaharretan baina Patronatua 1927an elkartu zen lehen aldiz. Museo horrek Espainiako Estatuko bilduma garrantzitsuenetako bat du. Sortu zenetik gaur egunera arte egindako etengabeko lanaren emaitza da hori.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kulturako Sailak, Lurraldean kultura sustatzeko eta zabaltzeko dituen eskumenen barruan, halaber, guztira 7.182.000 euroko munta jarriko du 2018an Bilboko Arte Ederren Museoaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren jardueretarako.

Bilboko Arte Ederren Museoak 1.667.000 euroko partida bat jasoko du eta Guggenheim Bilbao Museoaren kasuan ekarpena 5.515.000 eurokoa izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ustez, museoak, alderdi kulturalaz arduratzeaz gain, lurralde garapenerako eragile garrantzitsuak ere badira eta, horri lotuta, aldundiaren ekarpen publikoak horien jarduera indartzea du helburu, jasangarritasun irizpideei jarraituz.