BILBO. Dantzarako musika ihesa da, eta definizioz, ohiko espazioetatik irten beharra dago horretarako. Basoa jaialdiaren barruko jaialdia dela esaten da. Are gehiago, ekosistema sentsorial alternoa da. Basoko txoko bateko zuhaitzen arnasa ehundura sintetikoz betetzen da, musika-esperientzia gogoangarria eskaintzeko.
Basoan soinu-sistema aparta eta natur-inguru pribilegiatua daude, eta musika entzuteko moduak musika hori hautemateko modua erabat alda dezakeela gogorarazten digu. Akutuen dardararen ondorioz bihurritzen diren gorputzez inguratuta mugitzen zara landaredian zehar eta horrek ametsezko giro askatzailea sortzen du. Hor buru-belarri murgildutakoan, mundu erreala oso urrun geratzen da. Nahiz eta 3 egunez baino ez izan.
Hauexek dira 2018ko Basoa espaziorako egiaztatuta dauden izenak:
Modeselektor. Gernot Bronsert eta Sebastian Szary bi hamarkada baino gehiagoz dabiltza europar elektronikaren oinarriak astinduz. IDM, hip-hop, Dub, Electro, Techno edo musika esperimentala bezalako genero desberdinetatik edan eta beren soinuak mugak gainditzeaz gain, etiketa berriak sortu beharra dago. Gauza bera esan daiteken beren DJs set hedatzaileei buruz: maiztasun eta ehundura antagonikoen jaia, zure arimako zoko guztiak kitzikatzeko gai. Kaosa ez zen inoiz hain dantzagarria izan.
Hunee. Digger-DJ esaten zaien guztien artean etengabeko bor-borrera jendea eraman dezakeen norbait baldin badago, Hunee da hori. Zaila da irudikatzea norbaitek kabina batean horrenbesteko pasioa adierazi dezakeenik, dela disko klasiko batekin dela techno ilun batekin edo bere azken afrikar aurkikuntzarekin. Berak esaten du bedeinkatua sentitzen dela, jendearentzako musika jartzeko gai den bakoitzean. Eta gu ere hala sentitzen gara, dantzatu dezakegun bakoitzean.
Ben UFO. Ben UFO zure DJ gustukoenetan DJrik gustukoena da. Estatus pribilegiatu hau lortu du track bat bakarra ekoitzi beharrik gabe, eta horrek bere trebeziei buruz asko esan dezake. Dantzarako musikaz duen ezagutza entziklopedikoari, etorkizuneko klasikoak aurkitzeko gaitasunari eta akatsik gabeko teknikari esker, estilo batetik bestera erabateko jariakortasunez igarotzen da eta bere saioak dantzarako izateaz gain beti historia bat kontatzen dute.
John Talabot. John Talabotek ipintzen dituen trackak ezagutzeko zailak diren arren, gozatzeko oso errazak dira. Arte honetan serio aritu nahi duen edonoren xede izan behar litzateke arau hau. Erosotasunetik ihesi beti, ezezagunean murgiltzeko prest, bartzelonarraren set guztiek trantze ia mistikoetan sarrarazteko gaitasuna dute. Saioak baino gehiago, erritual hipnotikoak dira, galdu eta betirako eraldatuta itzultzeko.
Prosumer. Achim Brandenburgek 90ko erdi aldetik darama Chicagoko jacka eta New Yorkeko deepa Berlingo ikuspegitik distilatzen: sakon, ilun eta sotilki sexual. Bere saioek jariatzen duten pedigri mota hori izateko ezinbestekoa da hainbat arratsaldez kubetetan bila eta hamaika gautan clubetan bila ibili izana. Musikarekiko maitasuna dario eta musika hori partekatzeko maitasuna ere badu selektore honek.
Optimo. "Dena aurresangarri bihurtzen denean, zure zuhurtzia(gabezia) zaintzeko zerbait egin beharra daukazu". JD Twitchek esan zuen hau, Optimoren erdiak; beste erdia Jonnie Wilkes baita. Duela bi hamarkada, rock eta elektronikaren nahasketak kimera itxura zuenean, beren izen bereko jaia antolatu zuten Glasgowen, gau monotematikoei aurre egiteko. Gaur egun ezinezko estilo-nahasketekin jarraitzen dute, pistak dantzan jarriz eta puristak sutuz. Zorioneko erokeria.
Skatebård. Skatebården jatorrian hip-hopa dago, baina laster iritsi zen soinu elektronikoen zeruertz mugagabeetara liluratuta. Bere ekoizpenetan eta saioetan italo-diskoa, house amerikarra, elektroa, acida edo technoaren alderdirik emozionalena elkarrekin bizi dira. Sex Tags Mania eta Keys of Life bezalako zigilu handietan argitaratu izanak dena esaten du. Esan al dugu kabina baten gainean aurki dezakezun tiporik maitagarrienetakoa dela?
Avalon Emerson. Avalon Emersonen igoera meteorikoa izan da, baina ez da kasualitatea izan. San Frantziskoko legez kanpoko jaietan DJ lanetan trebatu ondoren, autodidakta izan da ekoizpenetan eta denbora gutxian bere trackak Whities bezalako zigilu handietan argitaratu dira. Dela basamortuan jaio zelako dela astrologia gustuko duelako, bere soinuari amets magikoen aura dario. Sartzen bazara, ez duzu irten nahiko.
Dekmantel Soundsystem. Dekmantel bezalako jaialdi erreberentziatua antolatzen duten tipoek nahitaez jakin behar dituzte dantzarako musikari buruzko bi edo hiru gauza. Thomas Martojo eta Casper Tielrooij 2007an hasi ziren elkarrekin jaiak antolatzen eta handik hamarkada batera Amsterdameko agertoki emankorraren gailurrean daude. Akatsik gabeko selektore bikotea dira. Lau eskura egiten dituzten set panoramikoetan besoak jaitsi ere ez dira egiten.
Young Marco. Younk Marcoren saio bakoitzean hiru gauza ziur izaten dira: pista irribarrez beteko da, oinak mindu arte arituko zara dantzan eta ondorengo asteetan loopean entzungo duzun abestiren bat ezagutuko duzu. Bitxi ezezagunak azaleratzeko gaitasuna, konplexurik gabeko eklektizismoa eta bere jairako espiritua direla eta, bere saio guztiak zorionez beteta egoten dira. Eta zorioneko musikaz beteta.
Anthony Naples. Anthony Naples da housemaster garaikide handietako bat. 'Mad Disrespect' harekin liluratu gintuen duela bost urte eta orduz geroztik bere soinua ñabardurak irabaziz joan da, freskotasunik galdu gabe. Seguru asko musikara erraietatik gerturatzen delako izango da. Bere ekoizpenetan eta saioetan ez dago faltsututako ezer. Erabateko zintzotasuna eta garbitasun feelinga besterik ez, bihotzetik irteten diren gauza guztietan bezala. Dar-dar egingo duzu.
Samo DJ. Samori ez zaizkio fokuak gustatzen. Nahiago du munduko txoko galduetan hautsez estalitako kubetetan bili ibili eta estudioan esperimentatu. Beharbada horregatik argitaratu du egungo undergroundaren zigilurik errespetatuenetan. Bere setetan hasi jamaikar dubarekin eta acid techonra artekoak entzun daitezke, deep-house edo pop martzianoaz gain; bera bezain sailkaezinak dira. Eta hori, jakina, laudorioa da.
Cora Novoa. Hamar urteko ibilbidean Cora Novoaren soinuak erreboluzioak galdu ditu eta sakontasuna irabazi, baina aura onirikoa, misteriotsua, ia esoterikoa mantendu du, hasieratik izan baitu aura hori. Bere saioetan liluratu egiten du bera bezalako geek teknologiko baten esku baino ez dagoen teknikari esker.
Daniel Baughman. Plateren atzean ez dagoenean, Daniel Baughman Hivern Discs and Magic Teapot Recordseko A&R da, onlineko plataforma honen xedea "ahaztutako diskoak, ikusezin bihurtutakoak edo disko harrigarriak" ehizatzea da. DJ honek argi uzten du errefinamendua eta eraginkortasuna uztartu daitezkeela.
DJ Fra. Bartzelonako musika elektronikoaren historia ezin da ulertu DJ Fra gabe. Nitsa Clubeko egoiliarra duela bi hamarkada baino gehiagotik, amaierarik gabeko sakontasuna duen maletari esker mota guztietako estilo eta garaietako koordenadak konbinatzen dituen saioak eskaintzen ditu. Beti ikasten duzu zerbait horrelako DJekin.