Lerro hauek irakurtzen duzunerako, ziurrenik milaka bertsozale Barakaldoko BEC-era bidean daudela, bertan biziko den Bertsolari Txapelketa Nagusia dela eta. Era berean, 450 bat lagun lanean izango dira, antolakuntzaren azpiegitura zaindu eta arauak betearaztearren. Guztira, 14.000 zale inguru batzea espero da, euskal kultura eta herrigintzaren adierazle gorenetako bat dena inork ez baitu galdu nahi.
BEC erakustazokako ateak goizeko bederatzietan irekiko dira, lehendabiziko saioa 11:00etan hasiko dela. Bazkalorduko atsedenaren ostean, bigarren bertsoaldia arrastiko lauretatik aurrera garatuko da eta aurreikuspenak betetzen badira, zortziak inguru jakinaraziko da txapel preziatuaren irabazlea, Sebastian Lizasok jantziko diola bertsolari garaileari.
Jakina denez, lehian arituko dira Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Guztiek hala guztiek bere onena emango dute, txapela janzteaz ezezik, “saio gozagarri eta gozarazle bat” eskain-tzeko asmoa ere baitute, Aitor Mendiluzek joan den astearteko pren-tsaurrekoan adierazitakoari jarraiki.
Bertsozale Elkarteak hainbat gomendio eta iradokizun plazaratu ditu gaurko ekitaldi jendetsua ondo joan dadin. Zehazki, segurtasun arazoak ekiditzearren, antolatzaileek gogorarazi dute ezin dela aretora sartu kristalezko edukiontziekin, latekin ezta plastikozko botilekin ere. Gezurra dirudien arren, elkartetik ere ohartarazi dute debekatuta daudela garraiorako karroak, bonbonak, sukaldeak, hozkailuak eta antzerakoak eramatea.
Noski, areto barruan ezingo da erre, jan edota edan. Gainera, “ahalik eta gutxien mugitzea” eskatu dute Bertsozale Elkarteko arduradunek, “eta, mugitzekotan, bertsoaldia amaitutakoan” izan dezala gaineratu dute. Dantza eta algararik ez, beraz.
Garraiobideei dagokienez, metroa nahiz trena erabiltzea gomenda-tzen da. Bestetik, Bertsozale Elkarteko 2.400 bat kide autobusez helduko dira.
Berebat, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da txapelketak irauten duen bitartean, 12 urte arteko haurrei zuzenduta, hain zuzen. Hori bai, aurrez aldetik izena eman behar izan dute guraso edo tutoreek. Zerbitzu honek seigarren pabiloian izango du leku, bazkaria antolatuko den eremu berean, alegia.
Edonola ere, Bizkaia Arenako sarreran informazio gune bat atonduko da, “zaleek izan ditzaketen zalantzak argitzeko”, azaldu dute elkarteko antolatzaileek. Ildo beretik, jesarleku bakoitzak finaleko aldizkaria edukiko du, non aretoari buruzko informazio eta xehetasun guztiak aurkituko diren.
Gonbidatu bereziak Milaka bertsozaleen artean, atzerriko gonbidatu bereziak ere izango dira. Besteak beste, Kataluniako zein Mallorcako glosadoreak, Andaluziako trovadoreak, Sardiniako cantadoriak, baita Kurdistango dengbêjak bilduko dira Mintzola Terraza izeneko gunean, Mintzola Ahozko Lantegiaren ekimenez. Aipatu inprobisatzaileez gain, hainbat adituk ere hartuko parte bertsoari eskainitako ekitaldi oparo honetan; ingelesezko nahiz gaztelaniazko aldibereko itzulpena dela bide, saioak jarraitzeko aukera izango dutela. Inoiz baino gehiago, txapela buruan eta ibili munduan.
Retransmisión en directo. Para aquellas personas que no puedan desplazarse hasta la Feria de Muestras BEC de Barakaldo, tendrán la opción de seguir la final en el portal web Bertsoa.eus, así como en ETB-1, tal y como informan los organizadores del campeonato, Bertsozale Elkartea.
Presentadores. Aitzol Barandiaran presentará en directo la final, mientras que Uxue Alberdi aportará su crítica de la jornada. Desde las 10:45, todo lo que ocurre en BEC podrá verse en la citada web y en ETB1. La sesión de la tarde comenzará a retransmitirse a partir de las 16:20. Al tándem formado por Barandiaran y Alberdi, se unirá Ilaski Serrano, quien aportará las primeras valoraciones, además de varias entrevistas.
Aulki-jokoa. Asimismo, el programa de televisión ‘Aulki-Jokoa’, auspiciado por Bertsozale Elkartea y EiTB, también narrará al detalle todo lo que acontezca durante esta intensa jornada.