iruñea - Azaroaren 9tik abenduaren 2ra bitartean, bertsozaleek hitzordu berezia izanen dute Iruñean. Bere 27. edizioan, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlaenan antolatzen duten Bertsoaroa zikloak zazpi emanaldi berezi ekarriko ditu hiriburura, tartean bertso saioak, diziplina desberdinak uztar-tzen dituen emanaldi berezi bat, bideo emanaldi bat, haurrentzako ikuskizun bat eta kontzertu bat. Aurten gainera, ziklotik kanpo egon arren honekin harreman estua duen saio batekin emanen zaio amaiera programazioari: Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa, Anaitasunan ospatuko dena.

Hilabete aberasgarria izanen da, beraz, bertsoaz gozatu nahi duen ororentzat. Atzo Maider Beloki Iruñeko Udaleko kultura zinegotziak adierazi zuen bezalaxe, “hitzordu preziatua da Bertsoaroa zaleentzat”, eta hala izateko helburuarekin dator aurten ere. Ander Perez Nafarroako Bertsozale Elkarteko arduradunak, Udalaren eta elkartearen arteko lankidetza honek eman dituen fruituak goraipatu zituen. “1991ean abaitu zen Iruñean bertsolaritza sustatzeko helburuarekin, eta horri heusten diogu”.

Askotariko emanaldiak ekarriko ditu Bertsoaroak aurten, Iruñean izango dituen hiru eszenatoki desberdinetara. Alde batetik, punta-puntako bertsolarien bi saio eskainiko dira Gurutze Plazako Insitutuan, azaroaren 9an (heldu den asteko ostegunean) eta 23an. Besteak beste, Euskal Herri mailan gorenean kokatzen diren Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Julio Soto, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina arituko dira saio horietan.

Bertsoaroak eskaintzen duen beste hitzordu ezinbesteko batekin jarraituz, azaroaren 16an bertsolari gazteen txanda izanen da, kasu honetan Kondestableko Civivoxean. Bertan, Aroa Arrizubieta, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Eli Pagola, Maialren Akizu eta Josu Sanjurjo arituko dira.

Emanaldi bereziak ere ekarriko ditu Bertsoaroak bere programazioaren baitan. Hala, azaroaren 14an, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariek Iñigo Astiz idazleak sortutako errelato bati erantzunen diote, Kafkaren aulkia izendatu duten ikuskizun musikatuan. Bestalde, haurrek euren tartea edukiko dute azaroaren 18an Iturramako Civivoxean, Amaia Elizagoien aktore eta bertsolariak eta Olaia Inziarte musikariak aurkeztuko duten Itoiz. Urpeko ipuinak kontaketa musikatuan. Bukatzeko, azaroaren 21ean Beñat Gaztelumendi bertsolariak zuzendutako Mundu bat ahoz aho, munduko kantagintza inprobisatu desberdinak aztertzen dituen dokumentala emanen da Kondestablean.

9 de noviembre, actuación de bertsolaris. A las 20.00 en la sala del Instituto de la Plaza de la Cruz. Bertsolaris: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes ‘Itturri’, Sustrai Colina y Onintza Enbeita. Presenta: Alaitz Rekondo.

14 de noviembre, actuación especial. ‘Kafkaren aulkia’ (En la silla de Kafka). A las 19.00, en el patio de civivox Condestable. Los bertsolaris Andoni Egaña y Uxue Alberdi serán los encargados de responder con versos al relato creado para la ocasión por el escritor Iñigo Astiz. Músico: Pello Ramírez.

16 de noviembre, actuación de bertsolaris jóvenes. A las 19.00 en el patio del civivox Condestable. Bertsolaris: Aroa Arrizubieta, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Eli Pagola, Maialen Akizu y Josu Sanjurjo. Presenta: Fernando Anbustegi.

18 de noviembre, Bertsoaroa infantil. A las 12.00 y a las 18.00 en civivox Iturrama. ‘Itoitz. Urpeko ipuinak’, relato musicado. Actriz: Amaia Elizagoien. Música: Olaia Inziarte.

21 de noviembre, proyección de ‘Mundu bat ahoz aho’. A las 19.00 en el salón de actos del civivox Condestable. Documental dirigido por Beñat Gaztelumendi, que presentará la proyección.

23 de noviembre, actuación de bertsolaris. A las 20.00 en la sala del Instituto de la Plaza de la Cruz. Bertsolaris: Amets Arzallus, Igor Elortza, Julio Soto, Alaia Martin, Xabi Maia y Saioa Alkaiza. Presenta: Maider Ansa.

28 de noviembre, concierto. A las 20.00 en el bar Terminal. Grupo: ‘Bi bala’.

2 de diciembre, última semifinal del Campeonato Absoluto de Bertsolaris. A las 17.00 en el Anaitasuna.