Martxel Mariskali, Ameriketako Estatu Batuetatik bueltan, non irakasle lanetan aritu baitzen, gripe bat gaiztotu zitzaion, infektatu zitzaion nerbio sistema, ordutik egunero bizi da minarekin, begietara begiratzen dio oinazeari, askotan hori ere ez; ohekide, bidelagun, lepoko morral bihurtu zaio. Esaten dio konpai: “ebakuntzarako tresneria/ esterilizatua dago/ sabelaren zirkuluan/ sekretuen bila dabiltza inurriak/ buruko mikrofonoak/ itzalita daude/ doi-doi objektiboaren gainean/ eroriko dira estalaktitak”.

Lisabören letretan ere kausitu genizkion hondarribiarrari esperan-tza izpiak desesperazio-zeruan. “Labainkatuak ta epaituak,/ maitatuak ta ahaztuak izan gara./ Gauaren magalean, iraganaren kopeta/ izoztuan, memoria izkutuen gordeleku honetan./ Ze demontre gara?/ Gure ametsen ametsak ez bagara?”.

Liburu hau da bizitza batean sartzea, mundu zabal bateko ateak gurutza-tzea, edo bestela irudien erresuman galtzea edo, hobe, itsaso batean dzanga egitea: “arima dantzan dabil/ deabruaren kulunka/ isilean amarra-tzen dut/ gure txalupa// ubarroia arrokan/ ezpalarta bularrean/ argizaiola da/ nire bihotza”.

Izan ere, Mariskali gurasoek otoi eskatu zioten urrun zedila arrantzale bizitza gogorretik, eta nostalgia itzel hori dauka, arrantzalearena, joan doala ikusten duen mundu hori du faltan botatzen, atunaren odolarena, arpoilariarena.Idazleak eroango zaitu burura igotzen ari zaion haurtzarora, eroango zaitu etorkizun batera prosa poetikoduna, arnasa luzeko poema-totemetara.

Kantu batzuk dira Azken zakatzak honetara bilduak, kirioetarainoko minak aldentzeko balio dutenak, ba-tzuetan dramatikoak, inoiz patetikoak ere bai. Lehorrak dira poema laburrak, oihana bezain hostotsuak eta berdeak mikro-kontakizun iluminatuak, eta euretan nabarmen-tzen dira pertsonak, idazlea eta bere asabak, eta euren itsasontziak, euren beldurrak. Ez bilatu hemen konposizioen garbitasunik edo linea kromatiko leunik edo erritmo zaindurik. Badaude liburu batzuk eta poetika klase bat lan nekezean oinarri-tzen direnak. Era horretako lanak poesia artea dela uste dutenen maskaradun konposizioak dira. Honako hau, ostera, irakurlearen gustuan zirt edo zart egiteko idatzi den eperik gabeko poesia indartsua da: “Nik nahi dudanean atera ahalko ditut lurpetik/ nire lagunen gitarra magikoak./ Zer da zuk lurpetik atera dezakezuna?/ Modako arropak eta hortz zurituak?/ Aurpegia irineztatzeko partikulak?”.

Irudien indarrean sinesten du Mariskalek. Post-hardcorearen ildotik doaz bere brotxakadak, Rimbaud dago, Baudelaire ere bai, eta bat-batean kapaz da gustu orientalista fineko poema laburrak ere opatzeko: “bueltatuko zara/ zure hilobira// eta ihintzak/ zuretzat zabalduko du/ zilarrezko maindirea”.

Literatura gutxiko poetika da hau, kasu gehiago egiten die zentzuei zentzuari baino. Maitasuna, sufrimendua, zoramena? berez ez da berria idaztearen ariketa intimo konpartitua, mamu pribatuak uxa-tzeko idaztea? Dena dela, Mariskalek oraingoan dakarkiguna ez da gida bat sufrimenduaren mugei buruzkoa, ezpada trantze horretan egon denaren esperientzia bera, eta handik ikusten denaren argazkia.