BILBO. Arriaga Antzokia dago zuzendari italiar bikainaren ikuskizun berria ekoiztu dutenen artean. Castellucci bera izan da Democracy in America lanaren eszenografia, argiak eta jantziak ere diseinatu dituena. Antzezlana joan den martxoaren 8an estreinatu zen Anberesen, eta ez zuen inor hotz utzi. Izan ere, politikoa ez bada ere, polemikoa den ikuskizunaren aurrean gaude. Inoiz ospatu ez denaren ospakizuna da: sakrifizioaren, kultuaren eta erlijioaren amaiera, politikaren aurretik dagoen hori ikusi ahal izateko, dagoeneko Jainkoak presente ez dauden, baina oraindik erabat hil ez diren une berezi hori. Ez dago sakrifizio gehiagorik, baina ezta politikarik ere oraindik, eta ez dakigu zer egin, nora joan edo noren aurrean erreklamatu. Antzezlanak, ahaztutako ospakizun baten, oraindik izenik ez duen erritualaren, jatorrira eramaten gaitu, eta bertan jatorriak bere egiteko nagusia betetzen du: borroka politikoa argitzen den hareako ezinbesteko irudi-ispilu iluna izatea eta gizakiak osatzen duen gizartearen formak islatzea.

Horretarako, Castelluccik sei emakume jarriko ditu eszenan, grina osoz antzeztuz giza genero osoa. Olivia Corsini, Giulia Perelli, Gloria Dorliguzzo, Evelin Facchini, Stefania Tansini eta Sophia Danae Vorvila antzezleek, irudi oroitarazleek, lirismo handikoek, iradokitzen duten irudien edertasun poetikoarekin kontrajartzen den antzezpenerako indarra erakusten dute. Izan ere, Democracy in America antzezlanaren ikuskizuna, ikus-entzulearen mota askotako sentsazioetara eta interpretazioetara zabalik dauden paisaia onirikoz beteta dago. Horrez gain, agertokira igoko diren hamabi neska dantzariek, munduko hainbat lekuko folk tradiziotik edaten duen koreografia erakutsiko dute. Leku horien artean Albania, Grezia, Botswana, Ingalaterra, Hungaria edo Sardinia daude. Horrela, ikus-entzuleengan erantzun emozionala sortzen lagunduko duten giro anitzak sortuko dira.

Izan ere, Castelluccik leial eusten dio antzezlanean Antzerkiari buruz duen ikuspegiari, irudiek, musikak, eta baita eskulturek ere euren lekua duten arte forma integral gisa.

Bertako neska dantzariak

Ikuskizunak bertako 12 neska dantzariren partaidetza du, Castelluccik, esperientziak partekatzera egongo den antzerki irekiaren alde egiten duen apustuari eta, aldi berean, Arriaga Antzokiak, nazioarteko ekoizpen lanetan euskal artisten partaidetza bultzatzeko egin duen apustuari esker. Arriaga Antzokiak antzezlanaren bi emanaldi jasoko ditu, italieraz, euskarazko eta gaztelaniazko gain-tituluekin. Lehenengoa ostiralean, apirilaren 21ean, izango da, eta bigarrena hurrengo egunean, larunbatean, 22an, biak ere arratsaldeko 20:00etan hasita.

Democracy in America lanari buruz

Alexis de Tocqueville aristokrata frantses gaztea, 1832an Estatu Batuetara egindako bidaiatik itzuli zenean, nazio hari buruzko azterlanak, jaio berria zen herrialdearen sistema politikoari buruzko saiakera forma hartu zuen, bi liburukitan. Mendebaldeko munduaren ikuspegi politiko garaikidea finkatzeko orduan funtsezko testuetako bat bilakatu zen lan horretan, legebiltzarreko ordezkaritza eredu berria deskribatu zuen De Tocquevillek. Jatorriak, askatuak izan ziren eta birsortzean eta askatasunean oinarritutako etorkizunera bideratu ziren Europako kolonia horien tradizioetan, ideietan eta pentsamendu kolektiboan daude. Estatu Batuetako demokraziak ?garai modernoetan eskala handian eta asmo erradikalekin eraiki zen lehenengoa?, ezartzea lortu zuen, De Tocqueville Fundazio Puritano gisa deskribatu zuen eta komunitate Puritanoek, gizakien artean benetako berdintasun publikoa bilatzeko aurretik egin zuten lanetik sortu zen fenomenoari esker. Dena den, De Tocquevilleren interesa sortu zuen kontua ez zen Amerika izan, demokrazia baizik, eta zehaztasun kirurgikoz kontrastatu zuen, Mundu Berri birjin hartan, mende batzuk lehenago Europan jantzitako eredu berria berriro sortu zela ikusteaz liluratuta.

De Tocquevillek demokrazia gazte haren potentziala behatu zuen, haren arriskuak eta mugak ere adieraziz, gehiengoaren tirania, askatasun intelektualaren ahulezia, erretorika populistaren kontra egin behar zuelako, eta interes kolektiboen eta asmo pertsonalen arteko erlazio anbiguoa, besteak beste. Aldi berean, Mundu Berrian, Aginteak, beste behin ere, zalantzan jarri zuen ordezkaritza bera. Grezia klasikoan, ezinbesteko alter egoa eta Atenaseko demokraziaren itzala irudikatu zituen Tragediak. Democracy in America lanaren bitartez, Romeo Castelluccik De Tocquevilleren eredua jarraitzen du, eta Politikaren aurreko garaira eramaten gaitu. Sustrai greziarra moztu ondoren, Antzerkiaren jaiotzaren aurreko garaira helduko gara, oin biluziek oraindik ere Oturuntzaren errauts sutsuak zapaltzen dituzten indeterminaziozko une horretara, Jainkoek dagoeneko bertan behera utzi dutena eta oraindik Tragedia, Gizakiaren sorkuntza lana, ezagutzen ez duena.