LAGUNEN arteko “beroaldi” baten ondorioz jaio zen Sorzain. 2015eko udazkenean egositako proiektuada, bere bultzatzaileek kontatzen dutenez: “Liburuak gora, egileak behera ibiltzen ginen elkartzen ginen bakoitzean, eta horrelako batean, astean behin biltzea erabaki genuen proiektuaren egitura antolatzen hasteko”, kontatu du Santi Lapatza-Gortazarrek, ogibidez liburu-saltzailea den algortarrak.

Sorzain argitaletxea izen bereko kultur elkartearen proiektu editoriala izateko sortu da. Argitaletxe ezohikoa, alternatiboa, “liburuak gizartea eraldatzeko erabiliko dituen kolektibo gisa” planteatzen da proiektua, Lapatza-Gortazarrek azaltzen duenez: “Liburuak plazaratzeko asmoadugu, bai, baina hausnarketa eta pentsaera kritikoa piztu nahi duen kolektiboa da gurea, kultura librearen aldeko apustua egiten duen proiektu politiko-kultural irekia”.

ELKARRIZKETAK NAGUSI Sortzaileen esanetan, liburu kritiko hauek “irakurlearengan zalantza piztea eta izpiritu kritikoa kitzikatzea” dute helburu. Lan hauen formaturako elkarrizketak nagusitu direla jakinarazi dute arduradunek: “Pil-pilean dauden gaiak jorratzeko formula interesgarria izan litekeela pentsatu genuen, euskaraz idazten diren liburuen artean formatu hau darabiltenlanak gutxi batzuk dira”, dio algortarrak. Formatu mota hau bultzatu nahi izan duten arren, “erabat irekirik gaude beste batzuetara”, gaineratu du Mitxelko Uranga filosofo eta idazleak, proiektu honen bigarren zutabe denak.

Bost bildumetan banatuko dituzte Sorzain zigilupean kaleratuko diren lan guztiak. Abiapuntua Hausnartzen bilduma da, eurentzat bereizgarri diren elkarrizketa eta artikulu-bildumak bilduko baititu. Axular bildumak, berriz, euskal kulturaren inguruko saiakera eta monografikoak jasoko ditu nagusiki. Bilduma bi horietatik at gera zitezkeen saiakerak biltzeko Lubaki saila sortu dute. Klasiko euskaratuak Itzultopia izeneko bildumak jasoko ditu eta Irudikari-k euskarazko eleberri, ipuin, poema, aforismo eta bestelakoak. “Honek ez du esan nahi etorkizunean bilduma berririk sortuko ez dugunik. Helduko zaizkigun eskuizkribuek eta sortzen diren beharrek markatuko digute bidea”, dio Urangak.

Dagoeneko, idazle batzuk interesa azaldu dute proiektuarekiko eta pare bat eskuizkribu ere jaso dituzte. Plazaratzear dituzten bi liburuetan egile ezberdinen kolaborazioa izan dute. Hala, Erabakitzeko eskubidea, botere eragilea, burujabetza lanean, Eduardo Apodaka, Imanol Galfarsoro,Zelai Nikolas eta Mario Zubiagak parte hartu dute, besteak beste, eta Uranga aritu da koordinatzaile lanetan. Pott Banda (1977-1980) Ekilibrista bihotza liburua, berriz, Jon Kortazarrek koordinatu du, eta Bernardo Atxaga, Miren Amuriza edo Unai Elorriaga izan dira partaideetako batzuk. “Bi liburu horietan egile askoren arteko bi mosaiko sortu ditugu, eta harremana oso aberasgarria egin zaigu, asko ikasi dugu”, kontatu du Lapatza-Gortazarrek.

Irabazi asmorik gabeko proiektu editoriala izateko jaio zen Sorzain eta horrek desberdintzen du gainerako argitaletxeetatik, bere sortzaileek diotenez: “Helburu merkantilistarik gabeko proiektua da”, dio Lapatza-Gortazarrek. Kulturgintza gizarte ekonomiaren zerbitzura jartzea daSorzainen xedea, do it yourself (egin ezazu zuk zeuk) da euren filosofia: “Inoren menpekotasun ekonomikoak ematen dizun askatasuna aldarrikatu nahi dugu, autogestioa, alegia. Prozesua motelagoa izan daiteke, baina jasotako uzta koherenteagoa da”.

BIDE ALTERNATIBOAK Proiektua gauzatu ahal izateko Crowdfunding kanpaina abian jarri zuten Sorzainekoek iaz eta oraindik martxan darrai. Bi aukera daude bertan parte hartzeko: www.sorzain.eus webgunearen bitartez edo zuzenean www.goteo.org webgunean. Salmentei dagokienez, bide alternatiboak bilatu nahi dituzte euren liburuak banaketa tradizionaletik kanpo gera daitezen. Webgunearen bitartez edo liburu-denda konkretu batzuetan bakarrik saltzea pentsatu dute, “guk geuk salmenta puntuetara eramanez liburuak, banaketa zerbitzuetan joaten den ehuneko handi hori aurreztuz”, diote. Gainera, lortzen diren irabaziak argitalpen berriak plazaratzeko bideratuko dituzte.

Egitasmoa “bazkideen parte-hartze zuzena bultzatuko duen proiektu kolektiboa” da, sortzaileen esanetan. Hala, editore eta egileekin batera komunitatearen kide izateko aukera eskaini nahi diete jarraitzaileei, bazkide egiteko aukeraren bidez. “Argi daukagu bazkideek lehentasunaeduki behar dutela eta, beraz, hauen fidelizazioa bilatu nahi dugu, proiektu ireki honen ardatza baitira”, uste du Lapatza-Gortazarrek.

Oinak lurrean eduki beharra daukatela badakite egitasmo honen bultzatzaileek. “Sorzainek ibilbide laburra izan dezakeela ere soberan dakigu ?aitortu du Urangak?. Asko dira kinka larrian desagertzear edo jada desagerturik dauden argitaletxeak. Haatik, ameslari eta zoro puntua daukagu, erronkak maite ditugu”. Baina ez hori bakarrik, “gizartearen eraldaketan parte-hartzeko aukera” ere eskaintzen die Sorzainek bere kideei. “Konpromiso hori badugu. Eromenik gabe ez dagoelako aldaketarik, denak bere horretan jarraitukoluke ezinbestean”.