HHERTZAINAK taldearen ibilbideaamaitu zenetik, urte mordoxkadarama formatu ezberdinetan berelanak aurkezten Iñaki GaritaonandiaGari-k (Legazpi, 1964). Orain arte jorratuizan duen rock erregistroa alde batera utzi,eta inoiz baino kantu leun eta gozoagoak jasoditu Estutu bere azken proiektuan, Maldanberataldearekin batera. Hitzetan jarri du arreta,bere iraganari erreparatu eta egunerokoanzentratzeko. Maldan behera eta zama gabe,eguneroko hori gozatzen ari dela dio orain,“tontor eta zuloak alde batera utzita”.

Orain arteko zure gainontzeko lanekin alderatuta,zeintzuk esango zenuke direla ‘Estutu’diskoaren berezitasunak?

Ezin dut ulertu Estutu azkeneko urteetakoibilbidean eginiko lanarekin lotuta ez bada,lan horren emaitza bezala ikusten dudalako.Eroso sentitzeko espazio sonoroaren atzetikibili izan gara; gure bihotza orain arteko konfortguneetatik ahalik eta urrunen sentitzeaizan da diskoaren helburu nagusietakoa, eta,horrekin batera, rock and roll esparrutik ihesegiteko ahalegin zuzena ere izan da.

Urtebete inguru da Maldanbera taldearekinelkartu zinela. Disko hau eurekin grabatu duzu,Bilbon. Nolakoa izan da elkarlana?

Nekeza suertatzen da talde lanetan aritzenzarenean alde batetik bestera jardutea, etabata eta bestearekin agendak gurutzatzeakindar handia eskatzen du. Hori guztia aitzakiatzathartuta, Bilbo inguruko hainbat laguneta ezezagunez osatu dut Estutu proiektua;bertan sentsibilitate eta diziplina ezberdinetandabilen jendearekin izan naiz harremanetaneta nire lana, hain zuzen, guzti honenkudeaketa izan da.

Azken urteetan talde gabe aritu zara. Kostatuzaizu talde dinamikan sartzea?

Talde bat martxan jartzea ez da inoiz errezaizaten eta egunerokotasuna bideratzeak lanastuna eskatzen digu. Baina, bestalde,proiektua taldearekin partekatzeak badituune zoragarriak ere, eta hori gehien bat zuzenekoetansentitzen ari gara dagoeneko. Denaden, Maldanberaren bokazioa epe luzera begiradator, eta proiektu orok hasieran lanarigogor ekitea eskatzen du.

Luzerako apustua da, beraz?

Nork daki zein larretan elkartuko garenetorkizunean eta zer egiteko gai izango garen.Konplizitateak non-nahi sortzen dira eta indarmetaketak ere bai, sarritan nahikoa da dei batjasotzea, lokal batean elkartu eta sua piztea.Horrela suertatzen direnean, irribarre eta keinuaknagusitzen dira. Ez dut begirada zeruertzerainobotatzen, egunerokoan kokatzen dut,eta, estutzen banauzu, biharkoan.

Zure hitzez gain, Iñigo Astiz eta Jon Benitoidazleen letrak ere badira diskoan. Hain zuzen,azken horren poema bat hartu duzu abiapuntudiskoko kantuak idazteko. Zer iradoki zizun poemahorrek?

Kanta batzuk idatziak zeudela, Jon BenitorenNaizena poema jaso nuen, beste batzuenartean, eta bat-batean poema honen ideiarekinhari bat sortu zen proiektu osoarenabiapuntu gisa. Aurretik jaio ziren kantahorietan azaltzen ziren hainbat ideiekin osotasunbat sortu zen une horretan eta horrekbultzada ederra eman zion proiektuari.

Estutu proiektuan hitzek pisu bereziagoa izandute orain arteko lanekin alderatuz gero. Harizehatza nagusitu da diskoaren ideia orokorrean,hau da, naizena eta nintzenaren harremanak,izanak eta garenak... Horrek, nahi etanahi ez, ukitu berezia eman dio lanari. Akasohorrek zerikusia dauka nire egungo egoerarekin,bizi dudan une bitala dela medio,hainbat gorabehera bizi izan eta gero, bizitzalasai hartzeko unea iritsi baita. Horreninguruan eginiko gogoeta ere bada lan hau.

“Maldan behera, modu arinean eta gozatuz”egindako diskoa dela esan duzu. Ilusioaberreskuratuta, indarberrituta omen zaude.Horren isla da diskoa?

Maldan behera noala sentitzen dut, behin tontoreta zuloetan ibili ondoren, orain zama ezda hain astuna, libreagoa naiz eta arinagonabil, presa barik, momentuak disfrutatuz,egunerokoan zentratuta. Estutu diskoarenkanta batzuetan azaltzen den moduan, egoerapertsonala hor da, itsatsita.

Letra askotan atzera begira jarri zara, eta badagohalako talka bat orainaren eta iraganarenartean: “Naizena eta nintzena gaizki moldatzendira... Iragan oker batetik nator, eta gaurnor nintzen ez dakit...” Zeuri buruz asko hitzegiten duzu abesti askotan. Asko arakatu beharizan duzu zeure barruan?

Erretrobisorea gure alboan izaten da beti,sarritan ez diogu kasurik egiten baina badira,ibilbide luzeetan bezalaxe, geratzekomomentuak, gogoeta eta deskantsu hartzekomomentuak. Halako batean ikusi izan dutneurea eta horrek asko lagundu dit diskoarihalako tonu homogeneoa emateko. Zalantzakugaritzen zaizkit disko bakoitzeko etalagungarri izan da aldez aurretik testuentonua nahiko argi izatea.

Sakontasun handiko hitzak daude diskoan, batzuetangoibel traza hartzen dute, baina diskoakhelarazten du nolabaiteko positibismo bat, iruditzenzait niri.

Bat nator zurekin, iluntasun horretan argiaazaltzen da eta, Berlin kantan azaldu bezala,nahiz eta iragan okerra bizi izan, gaur merezidu bizitza bizitzeak.

Diskoan denboraren iraganari buruz asko hitzegiten duzu. Nostalgia al da sentitzen duzuna?

Nostalgia penarekin lotua dator, iraganarekinlotura estua mantentzen duena, baina nirekasuan iraganari begiradatxoa botatzea bainoez da. Eta begiradatxoa botatzean iraganeanzer aurkitu dut? Halako espazio laino-tsua, memorian irudi gutxi utzitakoa, bizirikdirauen tipo baten arrasto ia-ia ikusezinak;horri esker, naizena naiz gaur egun. Ez dutneure burua ikusten iraganean bizi izandakoarikasu gehiegi egiten; alderantziz, eguneanbizi eta sentitu nahi dut.

Beste elkarrizketa batean esan duzu, azkenurteetan musikagintzan hainbat proba egitenaritu zarela eta publikoak ez duela ulertu benetanzertan ari zinen. Hala sentitu duzu?

Proiektu bakoitzeko, zerotik hasten naizenarensentsazioa izaten dut. Azkeneko hamarkadanbikote formatuan aritu naiz. Bertan, indarguztiak jarri ditugu: proba-errore pila bategon dira eta, horren ondorioz, zuzenekoakez dira batere egonkorrak izan eta, nahi etanahi ez, publikoarentzat ere ez da erraza izan.Estutu lanak, uste dut, honekin hausten duela.Diskoa osatzen duten kantuek osotasunbat azaltzen dute eta zuzenekoetan, nahiz etaproposamen ezberdina izan, egonkortasunasentitu daiteke lehenengo konpasetik.Hizkuntza horrek erabat erraztu digu bidea,bai erregistroa finkatzeko garaian, baita zuzenekosaioei begira ere.

Orain arte batez ere rock-ean ezagutu zaitugu,baina lan honetan bestelako estiloak entzundaitezke, kantu lasaiagoak, goxoagoak. Zergatikaldaketa?

Gaur egun ez naiz eroso sentitzen bolumenbatetik gora pasa ezkero. Rock and rollakbolumena behar du eta presio hori atzeansumatzen duzunean indarrez gainezka sentitubehar zara, baina nire belarriak jada ezdaude intentsitate hauetarako. Intentsitateak,tentsioak, isiltasunak, tempo lasaiak, intimoak,sonoritate ezberdinak lantzen ibili naizazken aldian eta horien guztien emaitza daEstutu.

Rock-a ‘konfort gune’ izan duzula esan duzu.Hortik alboratzeak zer ekarri dizu?

Egia esan, ariketa ederra da konfort gunetikirten eta sentsazio berriak sentitzea; ahultasunaketa ahalmenak, aukerak eta zalantzakazaleratzen dira; gure aurrean egoera deserosoakazaltzen dira eta horiei aurre nola egiteagustuko ikusi dut, batez ere indarberritutasentitu naizelako, sekulako bultzada jasodudalako egoera honetan. Disko honen produkzioangune horietatik erabat aldendutaibili gara, bilaketa batean, sonoritate garaikidebaten atzetik.

Azken aldian euskal musikari eta abeslari asko,ibilbidetxoa dutenak jada, kexu agertu dira kontzertuetakobaldintzak eskastu direla esanez.Zuk baduzu sentsazio hori?

Egoera larrietan batzuk kexu azaltzen diraeta beste batzuk, berriz, zoriontsu. EuskalHerriko egitura eta politika kulturalak ikusita(orain arte erabili diren neurrien emaitzakez dira batere lasaigarriak izan, bide batezesateko), argi ikusten ez dudana da nola landuahal den musikarien ofizioa. Bestalde, gaurdena neurtu beharra dagoenez, ekonomiarekinlotzen dira musikaren, eta orokorreankulturaren emaitzak, nahiz eta kontrastatugabekoak eta sinesgarritasun gutxikoak izan.Eta musikariok, bai lehen, bai gaur eta baitabihar ere, katearen azken maila garenez, gureduintasuna behin eta berriz zapaldua agertzenda. Egoera horri nola buelta eman?Ausardiaz eta zintzo jokatuz.

Azken urteetan asko jotzen ari zara herri etaareto txikietan, eta disko honekin ere plaza txikietanabiatu zarete. Zergatik?

Ez nagoelako politikarien erantzunaren zainegoteko prest; beraz, ikusten ditudan ahuleziakzuzentzen saiatzen naiz, nire eskudagoen esparru txikian. Horren harira, periferietarairisteko ahaleginak egiten ditugu,herri txikietara, espektakuluak gutxitanazaltzen diren herri horietara, non saiobakoitza publikoarentzat esperientzi bilakatzenden, eta belaunaldi ezberdinez osatutakopublikoari zuzentzeko aukera izatendugun. Hori da nire egungo erronka polita.

Zuzenekoekin hasi zarete jada. Zer nolako erantzunaizan duzue orain arte?

Proposamen oso deigarria aurkezten ari gara,diskoaren sonoritatea areagotuz. Oraindikgoiz da jakiteko zer nolako ibilbidea egitekogai izango garen, baina gure asmoa da publikoariikuskizun egonkor eta irekia erakustea.

Asteartean Bilboko Arriagan eskainiko duzuekontzertua. Ezer aurreratzerik bai?

360º izeneko ikuskizun berezia eskainikodugu. Bertan, publikoak inguratuko gaitu, guerdian gaudela. Horrek saio hurbila eta goxoaeskaintzen lagunduko digula espero dugu.