ITXURAZ tresna sinplea da HiztegiErrimatua, erraz erabiltzekomodukoa eta bertsotanaritzen den edozeinentzataproposa. Funtsean, errimak bildueta sailkatzen dituen hiztegi bat da.Alabaina, ezin da ahaztu bertsolaritzamodernoaren garapenari eginzion ekarpena, erreferentziazkolana izan baitzen, eta oraindik bada.Bertsotarako dohainak berezkoa,edo naturala, izan behar zuela zioentradizioaren aurrean, bertsotan ikasiegin zitekeela erantzun zuten batzuek.Hala etorri ziren, esaterako,aurreneko bertso-eskolak. Eta trebatzeko,zer hoberik Hiztegi Errimatuabaino.
1981ean agitaratu zen Hiztegi Errimatuaeta arrakasta izugarria izanzuen. Garai hartan, Euskal Herrikotxapelduna zen Xabier Amuriza,estilo berritzaile bezain landu batiesker. Aspalditik zerabilen hiztegiarenideia buruan, tresna erabilgarriaizan zitekeelakoan. “Betidanikizan naiz bertsozalea eta, hizkuntzazgehiago jabetzen joan nintzenneurrian, bertsolaritza klasikoanerrima oso era mugatuan erabiltzenzela konturatu nintzen”, gogoratudu. “Errima kontu zaila da, baina,behintzat, paperean zerbait edukitzea,nahi izanez gero errepasatzeaeta zeuk hitzak gehitu ahal izatea,jakina, gauza handia izan zen”.
Hiztegi Errimatua-ren atzean,ordea, urte askotako ahaleginak etanekeak daude. Eskuz egindako inurrilana izan zen, batez ere hasieran.“Errimen hiztegi bat sortzeko ezzegoen beste erremediorik, hiztegiaalderantziz jarri behar zen”, dioAmurizak. Ideia lehendik pentsatuabazuen ere, kartzelan pasa zituenurteetan ekin zion lanari, berarekinzeuden kide batzuen laguntzaz.“Taldean proposatu nuen eta, denboraere sobran genuenez, onartuegin zuten”, kontatu du. ResurreccionMª Azkueren hiztegian oinarrituziren, espetxean besterik ezzuten eta.
KARTZELATIK MUNDURA Pixkanakaegin beharreko lana izan zen, hitzakaukeratu egin behar baitziren,“errima batekin 500 hitz badauzkazu,ezin dituzu denak sartu”, azaldudu Amurizak. Taldeka errimak bilduondoren, Amuriza bera arduratuzen hiztegiari orden logiko batemateaz: Kategoria gramatikalarenaraberako sailkapena egin, hoskideakdiren hitz amaierak aukeratueta abar. Eskuz idatzitako zirriborroakartzelatik atera zuenean, besteerronka latz bati ekin zion:Bertso-giro tradizionalean Hiztegi Errimatua-ren beharra agertzeari.Bilera batzuetan aurkeztu zuenAmurizak egitasmoa, berezikigogoan du Loiolan egindako bat,artean Franco hil berria zela. “Ikustekoazen jendearen aurpegia, batezere adinean aurrera zihoazenenak,baina errespetua zidatenez entzunegiten zuten”, kontatu du. Azkenean,AEK-ren eskutik plazaratuahal izan zen lehenengo edizioa,1981ean. Kartzelan egindako zirriborroaorraztu eta hitz berriak gehituzizkion Amurizak, Azkueren hiztegianez baitatoz bertsolaritzan ohikoakdiren hitz batzuk.
SORTZAILEENTZAT BALIAGARRIOrdurako hasiak ziren lehenengo bertso-eskolak eta, oro har, bertsolaritzatradizio itxienaren hautsaastintzen ari zen. Giro horretan,harrera bikaina egin zioten zaleekHiztegi Errimatua-ri. “Bertso-eskoletanez zen azalpen handirik emanbeharrik, jendeak haren balioa barnerazezan”, azaldu du Amurizak.Bertsolariek, haien jarduna aberastekoahaleginean, bidelagun paregabeaaurkitu zuten lan honetan.
Bertsolaritzatik kanpoko arlo batzuetanere topatu zioten erabilgarritasuna:“Hiztegiak balio dubertsotan, eta poesian, abestietanedo beste hainbat modalitatetan”,Amurizaren hitzetan. Hizkuntzarenhotsekin edo soinuekin jolastu nahiden ororentzat da egokia. Hiztegi Errimatua-rekin batera, HitzarenKirol Nazionala izeneko liburuaere plazaratu zuen Amurizak.“Hiztegia zertan oinarritzen denazaltzen da hor, nolabait bertsogintzarenatzean dagoen teoria da”,argitu du bere egileak. 1997ko bigarrenedizioan, liburuki bakarreanplazaratu ziren biak.
Bi argitaraldi haiek, ordea, aspaldiagortu ziren eta zaleek eskatzensegitzen zutela ikusirik, Lanku KulturZerbitzuak elkarteak edizio berritubat atera du. Hitzaren Kirol Nazionalaalbo batera utzita, hiztegia bainoez da oraingoan. Itxura berriturikdator, Andoni Egañaren hitzaurreeta guzti. Hiztegi Errimatuamugarria izan zen garai batean eta,orain ere, erreferentzia da bertsolarieta zaleen artean, hirugarrenedizio hau argitaratu eta berehalalortu duen arrakasta ikusita.