iruñea - Shakespearen testurik esanguratsuenetako batzuk Nafarroako Unibertsitateko Museora iritsiko dira gaur. Izan ere, bertako geletako bat, Maria Josefa Huarte: abstrakzioa eta modernitatea izenekoa, antzoki batean bilakatuko da Hamlet obraren eszena garran-tzitsuenen irakurketa dramatizatua eskaintzeko, arratsaldeko 19.30ean. Museoak, hala, William Shakespeare idazle inglesaren heriotzaren 400 urteurrenarekin bat egin nahi izan du, dudarik gabe mendebaldeko literaturaren lan erabakigarrienetakoa den honen eskutik, emanaldiaren arduradunek adierazi bezala.

Emanaldirako, sona handiko aktoreak bertaratuko dira. Eneko Sagardoy (Durango, 1994) Hamlet prin-tzea izango da, Josean Bengoetxeak (Donostia, 1964) Claudio eta Hamlet erregearen mamua antzeztuko ditu, Aitor Merino (Donostia, 1972) Polonioren eta Laertesen azaletan sartuko da, Miren Gaztañaga (Irun, 1979) Ofelia izango da eta Maiken Beitia nafarra (Zizur, 1963) Gertrudis bezala agertuko da eszenatokian. Pertsonaia guzti hauen bitartez, museotik adierazi duten bezala, ikusleriak Shaskespeareren obrarik nabarmenetakoa izandako Hamlet-en erraietara bidaia egingo dute.

Dramatizazioa eta eszena zuzendaritza Liuba Cidek egin ditu, Josean Bengoetxea donostiarraren laguntzarekin. Cid, Museoko klasikoak antzerki zikloaren komisarioa da Nafarroako Museoan. Gaurko irakurketa zikloaren bigarren edizioaren baitan kokatzen da. Erran beharra dago, aurten nabarmen zabaldu dela zikloa, adin guztietara zuzendutako formatu ertaineko eta formatu handiko antzerki proposamenekin; baita hitzaldi eta ardo-dastaketa literarioekin ere.

400. urteurrena Aurten ospatzen da literatura unibertsaleko bi handiren heriotzaren 400. urteurrena, William Shakespeare britainiarrarena eta Miguel de Cervantes espainolarena. “Bi egile horien literatur eta dramagintza ondarea ezinbestekoa da gure garaiko antzerkia ulertzeko. Izan ere, sekula ere ez dira klasikoak zahartzen, inoiz baino biziago daude. Sei antzezlarik William Shakespeareren Hamlet obraren pasarte adierazgarrienen irakurketa dramatizatu hunkigarria eskainiko digute, mendebaldeko literaturan tragedia eraginkorrenetakoa”, adierazi dute museotik.

Hamlet printzeak, Ofeliak, Poloniok, Laertesek eta Hamlet Erregearen mamuak, beste pertsonaia ba-tzuen artean, drama unibertsal honetan murgilduk to ditu ikusleak.

‘Hamlet’ obraren irakurketa dramatizatua. Gaur, 19.30ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan.

Aktoreak. Eneko Sagardoy, Josean Bengoetxea, Aitor Merino, Miren Gaztañaga eta Maiken Beitia.

Dramatizazioa eta eszena zuzendaritza. Liuba Cid eta Josean Bengoetxea.

Sarrerak. 4 euro.