DONOSTIA. 'Ozzy' animazio filma euskaraz estreinatuko da Zineuskadik bultzatzen duen 'Zinema Euskaraz' programa dela eta. Pelikula Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zortzi aretotan izango da ikusgai: Aretoa (Derio), Zugaza (Durango), Zinemak (Getxo), La Morea (Iruñea), Multis (Bilbao), Florida (Gasteiz), Antiguo Berri (Donostia) eta Niessen (Errenteria).
Alberto Rodríguez eta Nacho La Casak zuzenduta, euskarazko bertsioa ondorengo aktoreek bikoiztu dute: Asier Hormaza, Julen Agirrezabala, Miren Arabanburu, Aitor Gabilondo, Kepa Cueto, Kandido Uranga, Iñaki Beraetxe eta Mañu Elizondo.