BILBO. Zentro bilbotarreko arduradunek adierazi dutenez, Alexander MacKendrick eta beste zuzendari batzuek egindako filmek, gero ospe handia lortuko zuten aktoreak bildu zituzten, adibidez, Alec Guinness. Michael Baconek zuzendutako Ealing estudioa "artisauen faktoria bat izan zen, eta eskola sortu zuen mundu osoan".

Horrela, asteazken honetan, ekainaren 22an, "Whisky Galore" (Alexander MacKendrick, 1949) eta "The man in the white suit" (Alexander MacKendrick, 1951) izango dira ikusgai; ekainaren 29an, "Kind Hearts and Coronets" (Robert Hamer, 1949) eta "The Ladykillers" (Alexander MacKendrick, 1955); eta uztailaren 6an, "The Lavender Hill Mob" (Charles Crichton, 1951) eta "Passport to Pimlico" (Henry Cornelius, 1949).

Sarrerak zinema aretoko txarteldegian eta www.golem.es webgunean eskura daitezke, 4,5 euroan (3,5 euro Az txartelarekin). Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, azpitituluekin.