Ikuskizun horretan, itxura batean ezinezkoa dena, benetan gertatzen da. Show bikaina hamar aldiz eskainiko da, eta, ondorioz, ikus-entzuleek, trukoak harrapatzeko hamar aukera izango dituzte? trukorik egotekotan. Eszenan jartze horretan, leku guztietatik bikain ikusteko aukera bermatzen duten pantaila handia eta ikus-entzunezko medioak erabiliko dira.
Saioak bost emanaldiko bi txandatan eskainiko dira, ostegunetik igandera, aste honetan eta hurrengoan. Horrela, bihar, ostegunean, ekainaren 9an, lehenengo funtzioa izango dugu 20:00etan. Hurrengo emanaldiak ostiralean, ekainaren 10ean, 20:00etan baita ere, larunbatean, 11n (bi emanaldi, 18:00etan eta 21:00etan) eta igandean, 12an, arratsaldeko 19:00etan izango dira. Hurrengo astean, ostegunetik, ekainaren 16tik, igandera, 19ra, gainerako bost emanaldiak eskainiko ditu, lehen txandan izandako ordutegi berberekin.
La gran ilusión denetik duen saioa da, eta bertan Pop Magoak umorea, samurtasuna, objektuak erabiltzeko orduan duen teknika bikaina, musika aukeraketa paregabea eta absurdoaren bitartez helarazten duen oso magia berezi eta harrigarria erakusten ditu. Show ikaragarriaren aurrean gaude, artearen eta komikotasunaren ikuspegitik eta baita egiten dituen trukoen mailarengatik ere. Izan ere, Antonio Díazek, barrea eragiteaz gain, ikuskizun osoan ikus-entzuleak aho zabalik egotea lortzen du. Pantailan lortzen du ?inork ez du zalantzan jartzen telebistan duen arrakasta? eta zuzenean berretsi egiten du. Horrela, La gran ilusión ikuskizunak 450.000 ikus-entzule baino gehiagoren txaloak jaso ditu.
La Gran Ilusión ikuskizunari buruz
La Gran Ilusión, 1998an Jim Carrey protagonista izan zuen El show de Truman filman inspiratuta dagoen ikuskizuna da. Oraingo honetan, telebistako kate batek historiako erabateko bigarren reality showa ekoiztuko du: MagicLife. Protagonista, egunean 24 orduz eskaintzen den telebista saio bateko erdigunea izango da, berak nahi barik. Bere senideak eta adiskideak, protagonistaren bizitzan euren lekua betetzen duten antzezleak dira.
Txikia denetik, protagonista obsesionatuta dago eskuko jokoekin, eta mundu guztiak ilusionista bikaina dela sinestarazten dio. Baina errealitatea oso bestelakoa da. Egun batean, ekoizpen akats baten ondorioz, Antonio egiaz jabetuko da eta telesaioa bertan behera uztea erabakiko du. Orduan, showtik kanpo, protagonistak helburu bat jarriko dio bere buruari: ikuskizun bat egitea, goi mailako ilusionista dela erakusteko mundu guztiari. Ikuskizun hori La Gran Ilusión izango da.
Saioak, agertoki gainean orain arte inoiz ikusi gabeko ikuskizun ugari ditu, smartphoneak eta tabletak erabiliz egiten direnak barne. Gertuko magiarekin batera manipulazioko jokoak, ikusmen magia, ilusio handiak eta historiako teletransportazio sinestezinena izango ditugu. Eta hori guztia, ikus-entzule guztiengana helduko den umore ukitu pertsonalarekin.
La gran ilusión lanean Josep Maria Pou antzezle eta zuzendariak, Emma Vilarasau antzezleak eta Berto Romero antzezle eta bakarrizketalariak ere hartuko dute parte. Hiruek, showean eskainiko diren bideoetan hartzen dute parte.