BILBO. Zehazki, Bilboko Multicines, Gasteizko Florida, Portugaleteko Dock eta Donostiako Antiguo Berri zinema aretoetan estreinatuko da. Halaber, larunbatean, ekainaren 11n, Durangoko Zugazan eta Zallako Zine Antzokian ere eskainiko da, eta ekainaren 18an, aldiz, Eibarko Coliseon, Derioko Gurean eta Beasaingo Usurbe antzokian.
Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, Karsten Killerich daniarraren filmak mutil gazte, bihurri eta lotsagabe baten istorioa dakar. Egun batean, nahigabe herriko monumentu ezagunena lurrera botako du, Leopoldus famatuaren estatua, baloi kapitaina eta herriko heroia. Albert, bere akatsa konpondu nahian, kanpora irten eta puxika kapitain bihurtuko da berriz; mundu osoa harro egongo da berataz.
Halaber, mota horretako abentura eroan barneratu ahal izateko beharrezkoa du norbaiten laguntza eta, etorri nahi ez badu ere. bahitu egin beharko du berekin eramateko (hori da behintzat Albertek pentsatzen duena Egon bere lagun onenak beste plan batzuk dituela esaten dionean). Ondorioz, Egon haserre bat eta Albert, upel zahar batean ibaian behera abiatzen dira, urrutiko herrialde misteriotsu batera heltzeko asmoz.
"Albert" aurten diruz laguntzen den bosgarren filma da. Aurreko laurak "Iparraldeko Norman", "Egun handia", "Oker" eta "Tximinoen Erresuma" izan dira.