BILBO. Lucía Astigarragaren kasuan, harreman handia izan du aurten dramagile britainiar bikainarekin, izan ere, duela denbora gutxi, Uda gau bateko ametsa / El sueño de una noche de verano lanaren, Arriaga Antzokiaren denboraldi honetako ekoizpen lan arrakastatsuaren, antzezle taldeko kide izan baita.

Ante Romeo y Julieta gertakarien ikuspegi berria da eta, beste ezer baino gehiago, tragediaren barrualdera, Shakespearek planteatzen dituen galdera sakonetara, zigortutako maitasunera, egiten den bidaia da. Fray Lorenzoren eta Amaren, maitaleen bi lekuko bakarren, oroitzapenak agertzen dira, denen aurrean aurkeztuz, euren ekintzak eta gazteen maitasuna defendatzeko. Gaur egun modu librean elkar maitatzeko gai al gara? Gaur egun ba al du zentzurik Romeo y Julieta egiteak?

Ante Romeo y Julieta antzezlanak horrelako galderak jartzen ditu mahai gainean. Lanaren eszenan jartzea hiru zutabetan eusten da: bi antzezleen gorputzen edertasuna, konpainiaren hitza eta goi mailako estetika eta istorio unibertsal horren ezaugarri den denbora eta leku eza kontzeptua. Arriaga Antzokian erabateko estreinaldia izango duen sorkuntza lan berriaren helburua Romeo eta Julieta guztiei deia egitea da, hau galdetzeko: Nor gara gu maitasuna epaitzeko?

Konpainia

RESADeko ikasketak amaitu eta antzerkian banaka hainbat esperientzia aurrera eraman ondoren, elkarren artean sortzeko interesak elkartu zituen Eszena Zuzendaritzan eta Dramaturgian lizentziatutako biren (Antonio Domi?nguez eta Rosel Murillo Lechuga) eta Interpretazioan lizentziatutako beste biren (Vi?ctor Algra eta Luci?a Astigarraga) ezagutzak eta jakituriak.

Konpainiaren lehenengo sorkuntza lana, Federico García Lorcaren La casa de Bernarda Alba lanean oinarritutako Adela, Alcalako Corral de Comediaseko Haztegian eta La Abadía Antzokian sortu zen, eta Madrilgo Ferna?n Go?mez Antzokian estreinatu eta denboraldia egin zuen, 2014ko maiatzaren 7tik ekainaren 1era. Une honetan bere birako hirugarren denboraldiak aurrera jarraitzen du. Horrez gain, Adela lanak Ikus-entzuleen saria lortu zuen Festival Escènia de Foïos (Valentzia) izenekoan 2015eko uztailean, eta Madrilgo Erkidegoaren Sortzaile Gazteen Saria 2015ean. Gainera, Rosel Murillo Lechuga Egile Dramatiko Hoberena aukeratua izan zen 2015eko Andaluziako Antzerki Sarietan.