BILBO. Antzezle taldea, telebistako hainbat serie arrakastatsutan agertu direnez oso ezagunak diren antzezlez osatuta dago: Gorka Otxoa, Manuela Velasco, Fele Martínez, Melani Olivares, Juan Carlos Vellido eta Carmen Ruiz. Guztien beste ezaugarri bat, ukitu komiko bikaina dutela da, eta, ondorioz, antzerkiko jolaserako eremu bikain gisa terapiaz baliatuz bikotearen unibertsoan sakontzen duen antzezlanean aritzeko antzezle ezin hobeak dira. Mota guztietako gatazkak izan arren, ezaugarri komun bat duten eta terapiara doazen hiru bikote dira: elkarrekin bizitzearen zailtasuna.

Daniel Veronese egile, moldatzaile, antzezle eta zuzendari argentinarrak zuzendu du bere herrikide Matías del Federicok idatzi zuen eta CONTAR 1 lehiaketaren (Buenos Aireseko lehen antzerki azoka) irabazlea izan zen komedia barregarria. Egileak berak gogoratzen duenez, bere lehenengo antzezlana idazteko ideia bat bilatzen hainbat hilabete eman ondoren, azkenean osasun azterketa batean aurkitu zuen, triglizerido altuak diagnostikatu, eta gutxienez astean hiru aldiz korrika egitea gomendatu ziotelako. Horrela, egun batean, arineketan ari zela, bazkalostean, mahai batean, eztabaidan ari ziren bikoteak ikusi zituen? eta hortik sortu zitzaion ideia.

Aitorpenak, eskakizunak, egiak eta gezurrak nahasten dira barre algarak eragingo dituen oso saio terapeutiko berezian, umore freskoari, arinari eta adimentsuari esker.

Egokitutako emanaldi bat

Ostegunean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango den emanaldia, ikusmen urritasuna duten pertsonentzat egokituta egongo da, ONCE erakundearen eta Arriaga Antzokiaren arteko hitzarmenari esker, ikusmen urritasuna dutenek ere kulturaz gozatu ahal dezaten. Antzezlanaren programak braillen ere egongo dira.