Iaz bezala, erdialdeko zenbait taberna eta gozotegik, zinemaldirako bereziki prestatutako pintxo bat eta gozoki bat eskainiko dituzte. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduak Huevo Frito, Gure Ametzak jatetxea, Kanpatxu kafetegi-taberna, Joserra taberna, Indautxuko batzokia, Larragan, Marinela taberna-jatetxea, Mune Gorri taberna-jatetxea, Colmado Ibérico, Lasa jatetxea eta Kazeta jatetxea izango dira.
Horrez gain, San Mames Etorbideko 6an dagoen Kazeta jatetxeak, odolezko eta fantasiazko menu berezi bikaina eskainiko du zinemaldiak irauten duen bitartean, 10,00 eurotan. Sukaldariaren proposamenak oso plater erakargarriak jasotzen ditu, Walking Dead gonbitoa odolez betetako barrunbeekin edo Alargun Beltza bere harrekin, guztia ere upategietako zezen odolez bustita.
FANT ospatzen den asterako gozokiak diseinatu dituzten gozotegiak Pastelería Maide, Martina Zuricalday, Bizkarra, Urrestarazu, Le Chocolat, Felipe, Bochoco, Chocolates de Mendaro, Arrese eta Heladería Nossi-Bé dira.
Beste alde batetik, Vía de Fuga kluba izango da larunbatean, maiatzaren 7an, gauerditik aurrera, DJ Arantza Callejaren saioarekin, ospatuko den jairako aukeratu den establezimendua.
Horrez gain, zinemaldiak irauten duen bitartean, lokalak bat egingo du jaiarekin, FANT 22ko ikus-entzule guztien ezinbesteko topaleku bilakatuz. Zine saioak amaitzen direnean, beherapenak eskainiko dizkie euren sarrera aurkeztuz FANTen egon direla erakusten duten bezeroei.