BILBO. "Horrek guztiak, etengabeko eguneratzeen izaera praktikoarekin bat, ahalik eta gehien optimizatuko du web orriaren operatibitatearen eraginkortasuna", adierazi dute Bilboko biltzar jauregiko arduradunek.

Web orri berriari esker, "sendotu egiten da" Euskaldunak duen kokalekua Europako biltzar jauregi onenen artean. Gainera, bisual hutsa dena gainditzen duela, kalitate printzipio guztiak trinkotzen eta komunikatzen dituela, eta jauregiaren berezitasun egiaztatua eta bere jardueraren garapena definitzen dituen ezaugarriak nabarmentzen dituela adierazi dute.

Jauregiaren kanpoko bisita birtual xehatua egiteaz gain, erabiltzaileek aukera izango dute Google Business View eta Google Indoor Maps aplikazioak erabiliz areto guztietan sartzeko eta edozein lekutan jartzeko. Horrez gain, informazioa lortu eta datu teknikoak kontsultatu ahal izango dituzte, eta infografia interaktibo berriek eskaintzen dituzten abantailez gozatu ere. Halaber, laster, teknologia berriak gehituko zaizkio erabiltzaileak jauregi barruan mugitu ahal izateko. Hala, www.euskalduna.eus web orri "intuitiboagoa eta nabigatzeko errazagoa" bihurtu da, edozein gailutara egokitu baitaiteke.

Euskaldunaren jardunaren kontsulta optimizatzeko, ageriago azaltzen dira egitarauko ikuskizun hurbilenak eta etorkizunean izango direnak. Horrezaz gainera, biltzarren jarduerari buruzko informazioa ere eskaintzen da.