NAFARROA. Baluarteko Areto Nagusiak Zatoz nire urtebetetzera (Ven a mi cumple) ikuskizun handia hartuko du larunbatean, hilak 2an, arratsaldeko 17.00etan, Clan telebista-katearen hamar urteurrena ospatzeko.
Haur-jaialdi honek Clan TV-ko pertsonaiarik maiteenak elkartuko ditu gure eszenatokian: urtebetetze-festan izango dira, besteak beste, Pocoyo, Elly eta Pato, Caillou eta bere amona, Maya erlea eta Willy, Heidi, Sendokai telesaileko Zak, eta, aurkezle gisa, Lunniak.
Urte hauetan guztietan, TVE etxeko haurrentzako kanalak pertsonaia ugari sortu ditu, milioika haurrentzat benetan maiteak. Orain, pertsonaia horien urtebetetze-festara etorri ahal izango dute haurrek, eta kandelak itzaltzen lagundu ahal izango diete. Sarrerak 16 eta 28 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.