BILBO. Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datozen bi astelehenetan, martxoaren 21ean eta 28an (azkena Pazko astelehena), ohi ez bezala, astelehenetan itxita egoten baita, Aste Santuaren ondorioz bisitari gehiago hurbiltzen baitira eta turismo eskaria handitzen baita.

Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, bertaratzen direnek askotariko erakusketak ikusteko aukera izango dute, besteak beste, ostiral honetan bertan zabaldu den "Louis Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak", BBVA Fundazioaren babesari esker antolatua.

Halaber, "Andy Warhol: Itzalak" erakusketa, "Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak" Bilduma Iraunkorraren aurkezpena eta Ho Tzu Nyen artistaren "Ezagutzen ez denaren hodeia" instalazioa ere bisitatu ahal izango dira.