orge Javier Vázquezekin batera Kiti Mánver antzezlea nabarmentzen da eskenatoki gainean, Espainiako zinema onenaren ezinbesteko aurpegia eta antzerkiko izen handia. Biak dira Iba en serio lanaren protagonista nagusiak, Jorge Javier Vazquez beraren “La vida iba en serio” eleberrian oinarrituta dagoen ikuskizuna.

“Iba en serio”, oroz gain, bizitzari egiten zaion gorazarrea da, musika-ikuskizun ausarta, Juan Carlos Rubiok idatzia eta zuzendua, Julio Awaden musika zuzendaritzapean. Antzezlan honetan Jorge Javier Vázquezek kontatuko dizkigu -edo, hobeto esanda- kantatuko dizkigu, bere bizitza pertsonal nola profesionalaren norabidea, bai eta bere izaera bera markatu duten pasadizo, gertakari, lagun eta etsaiak.

Aktore talde bikain batek lagunduta, bere bizitzako soinu-banda ezagutaraziko digu: musika-koktel ñabar eta txinpartatsu bat, zeinaren helburu nagusia baita publikoa dibertitzea eta publikoari sinetsaraztea ezen, zernahi gertaturik ere, aurrera jo beharra dagoela. Horregatik, beraz, kanta ezazu, egizu dantza, negar, eta bizi une bakoitza bete-betean.

SARRERAK

13 eta 45 euro artean

Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.