Balet honetan Auguste Rodin eskultore frantses handiaren bizitza kontatzen zaigu, bai eta Camille Claudel bere ikasle, musa eta maitale errusiarrarekin izan zuen maitasun istorio tragikoa. Hamabost urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren bereizi egin ziren, eta haustura hori hain kolpe latza gertatu zitzaion Camilleri non bere azken 30 urteak erietxe batean igaro baitzituen.

Rodin, Eifman beraren hitzetan, “balet psikologiko” bat da, zeinetan dantzaren bitartez adierazten den Rodinek eta Camillek beren brontze eta marmolezko lanen medioz adierazi zituzten pasioa, barne-gatazka eta etsipena. Bi eskultoreek harrian landu zituzten une horiek Eifmanek maisuki bihurtzen ditu jario aberats bat, gorputz-mugimendu astinez eta emozioz betea. Maurice Ravel, Camille Saint-Saëns eta Jules Masseneten musikak balet honen berezko intentsitatea areagotzen du. Rodin, San Petersburgoko Alexandrinsky Theatre antzokian estreinatu zuten 2011ko azaroaren 22an.

San Petersburgoko Eifman Baleta 1977an sortu zuen Boris Eifmanek (baletaren jatorrizko izena Leningrado Balet Berria izan zen). Balet Berriaren kontzeptu hura benetan berritzailea izan zen, izan ere konpainiak hasieratik esperimentatzeko laborategi gisa ulertu eta garatu zuen bere lana, koreografo batek zuzendutako baletari heldutako antzerkia bailitzan.

SARRERAK

  • 12 eta 42 euro artean
  • Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian