iruñea - Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak 2015eko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte gaur. Edizio honetako irabazleak bertan izango dira.

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 14 eta 17 urte bitartekoentzat. - M.M.P.