emanaldi jendetsua. Urtero Nafarroako hainbat ikastetxetako kantari taldeak biltzen dituen Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdiaren lehenengo emanaldia joan zen larunbatean eskaini zen, Orkoienen, harrera onarekin. Emanaldi honetan, Orkoieneko eskolako, Sanduzelai ikastetxeko, Biurdana institutuko, Tantirumairu Ikastolako eta Goizuetako ikastetxeko abeslari eta musikariek parte hartu zuten. Denetara, 5 talde, bi bikote eta bi bakarlari aritu ziren, hau da, 95 abeslarik eta 21 soinu-tresna laguntzailek. Utzitakoa