HIZKUNTZEN soziologiareneta soziolinguistikaren teorietatikabiatuta, oinarri teorikoaematen die liburuberri horrek historiaren une bakoitzeanhizkuntzek gizartean izan dutenpresentziari buruzko azterlanei. Ikertzaileeimodelo bakar eta egituratuaeskaintzen die, nazioarteko teorianagusiak bilduta. Mikel Zalbideeuskaltzaina da zuzendaria eta egileetakobat, eta 750 orriko metodologiaeuskararako bereziki egokitua denarren, atzerrian ere ekarpena egin lezakeelakoandago bera.

Zergatik diozue metodologia hau aitzindariadela?

Hizkuntzen historia sozialaz, era bateraedo bestera, aspalditik idatzi izan da.Baina historia hori azaltzeko orduan,bakoitzak bere enfokea eman du etaXX. mendera arte enfoke horiek guztiakintegratzeko saiorik ia ez da egin.Azken urteetan Europan loraldia dagoera horretako gaiekin, eta gu ere aritugara, ez gara azken-azkenak, besteekinbatera goaz. Guretzat besteen lana osointeresgarria den bezala, gurea ere besteentzatinteresgarri gerta litekeela ustedugu. Gure lana nazioarteko perspektibankokatzen ari gara.

Metodologia finkatu bat izateak zer ekarpenegiten du?

Era askotako datuak, han eta hemenbilduta daudenak, bateragarri bihurtzekokontzeptu-marko batera ekartzenlaguntzen du. Bestela, datu txikizosatutako almazen erraldoi bat izandezakegu, baina datu horiek nolasailkatu eta barruko egitura bat nolaeman ez dakigu.

Nola egituratu duzue liburua?

Liburuak atal diferenteak ditu. Soziolinguistikahistorikoa nazioarteko perspektibanaztertzeko atal handi bat du,kanpoan egiten ari diren saioen arteangurea non koka litekeen ikusteko.Badago homologazio saio bat. Bigarrenatal handia kontzeptuen taula da. Bostdimentsio eta sei azterbidetan lan egitendugu eta, beraz, 30 gelaxka betetzekoaukera ematen du taulak. Milakadatu jaso ditzake ikerlari batek, etahoriek nola antolatu erakusten du guremarko kontzeptualak.

Gaztelaniaren eta frantsesaren alboanbizi izan da euskara azken mendeetan.Testuinguru eleanitz horrek konplexuagobihurtzen du euskararen historia sozialaaztertzea?

Bai, horrek esan nahi du eredu metodologikozehatzago bat sortu behar izandugula, konplexutasun hori bere konkrezioguztian ulertzeko eta kokatzenlaguntzeko. Era berean, iraganekonahiz gaur eguneko hizkuntzen egoeraaztertzeko balio du metodologiak:Berpizkunde garaia, XVI. mendea, XX.mendea... Aro desberdinak analizatzekoprestaturik dago.

2007an abiatu zenuten proiektua. ‘JoanesEtxeberri’ izena eman zenioten egitasmoari eta honen inguruan sortutakobildumari. Zergatik?

Proiektu honen sortzaile eta hasierakozuzendari Joseba Intxausti izan zen etaberak hautatutako izena da. JoanesEtxeberri euskal idazle ezaguna izanzen eta hizkuntzaren iraganaz etaaurrera begirako planteamenduez hainbatlan egin zuen; oso pertsona interesgarriada esparru horretan, zer pentsatuugari eskaintzen du.

Bildumako seigarren lana da metodologia.Zein beste lan daude argitaratutahonen aurretik?

Joseba Intxaustik argibide bibliografikoenlehen emanaldi bat prestatu zuen,2011n. Gero, bere eskutik etorri diraEuskara eta hizkuntzak gizartean izenekobeste hiru liburu. Orain dela urteeta erdi Juan Madariaga historialariakargitara eman zuen Sociedad y lenguavasca en los siglos XVII y XVIII.

Nortzuk aritu zarete metodologia prestatzen?

Lanean egunero ibili garenok, oso zentratuta,Nicolas Gardner, Lionel Joly etahirurok izan gara. Ikerketa buru gisa ibilidira Joseba Intxausti, Juan Madariaga,Paulo Agirrebaltzategi, Koldo Larrañaga,Jesus Lorenzo eta Patri Urkizu.Gainerako lankideak ere gogoan ditugu,bereziki Iñaki Azkune eta HABEkoImanol Irizar, izan ere, era honetakolanek kanpoko bibliografia eskatzendute. Egundoko laguntza jaso dugu.

Nola antolatu duzue metodologia prestatzekozeregina?

Hasieran borradore bat idatzi nuen. Bertokoeta atzerriko aditurekin landugenuen, zer hobetu jakiteko. Egia esan,eredua ia hasieratik pentsatua zegoenbaina hori hobetuz joan da, lau bat ukitualdigarrantzitsu izan ditu. Metodoafintzeko, datuak sartzen genituen etabenetan funtzionatzen zuten ala ez ikustengenuen. Beraz, metodo klasikoa erabilidugu, mundu guztiak ezagutzenduena: ingelesez trial and error deiturikoa(saiatu eta huts egin). Proba eginazikusi dugu zerk funtzionatzen duen etazerk ez, eta funtzionatu duen horretanoinarritu dugu behin betiko modeloa.

Norentzat izan daiteke probetxugarri‘Euskararen Historia Soziala lantzeko eredumetodologikoa’?

Hori ez da erantzuten hain erraza. Alorhorretan jarduten duten profesionalentzataproposa da, bistan da. Hizkuntzarendimentsio sozio-historikoa lantzendutenentzat bereziki. Baina, hortikaparte, honek interesa izan dezakeikerketatxoak egiten ari direnentzat,lan hori nola kokatu eta aurrera nolaegin ikusten lagun diezaiekeelako.Euskaltzaleen munduan badago gureiraganaz halako jakinmin eta gogo bat.Gauzak argitzen laguntzeko tresnalagungarria izan liteke. Badugu, gainera,nazioarteko dimentsioa duten zatiakingelesera eta frantsesera itzuli eta argitaratzekoasmoa ere. Horrela, atzerrianlanean ari direnentzat ere erreferentziaizan liteke.