Rossini Abesbatzak, garai hartako irrati estudioa irudikatuko du Arriagako eszenatoki gainean bihar, asteartean, arratsaldeko 20:00etan, Arriagako Gelatxoen barruan.
Hori da Zarzuela on air! ikuskizunaren abiapuntua. Talde horrek prestatu duen eszena eta abesbatza ikuskizunak zarzuelako abesbatza kanturik hoberenak eskainiko ditu. Ikuskizunean, Azucena Molina antzezleak, aurkezlearen paperean, maitasun eta intriga istorioan oinarrituz gidatuko ditu ikus-entzuleak, entzuleen deiak jasoz eta zuzeneko musikari bide emanez.
Zuzeneko musika horretan Los Gavilanes, El Huésped Del Sevillano, La Corte de Faraón, El dúo de la africana? bezalako Zarzuela handietako abesbatza kantuak eskainiko ditu Rossini Abesbatzak.
Musikarekin laguntzeko, abesbatzak Celia Baños izango du pianoan. Pianoa jotzeaz eta Kantabriako Musika Kontserbatorioan musika tresna horren irakasle izateaz gain, Bilboko Rossini Abesbatzako abeslari izan da urte luzez, eta une honetan emakumez osatutako Zirzira Ahots Taldeko kidea da.
SARRERAK
- 9 eta 12 euro artean
- Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.