BILBAO. BilbaoBBK Live jaialdiak beste zortzi talde gehitu dizkio aurtengokartelari.Belako,Nudozurdo, Hidrogenesse, Triángulo del Amor Bizarro, Rural Zombies,Green Class, Yelow Big Machine eta Begiz Begi taldeek uztailaren 7an,8an eta 9an Kobetamendin joko dutela baieztatu dute.
Belakolaukote bizkaitarra, "2014ko errebelazio taldea" hautatuzutena, jaialdian izango da berriro ere. Hamenizeneko azken lana aurkeztuko dute, punk-rock eta new wave estiloaketa erritmo elektronikoak mantentzen dituen lana.Nudozurdotalde madrildarrak egungo zuzeneko onenetariko bat eskaintzen du.Nabarmentzekoa da rock eta post-punk doinuen eta Leo Martosfrontmanarenaparteko ahotsaren arteko konbinazioa.
Triángulode Amor Bizarrok dagoeneko lau disko merkaturatu ditu eta estatukomusika independentearen erreferente garrantzitsua da.Argitaratuberri duen Salvediscordia lanainterpretatukodu Bilbon.Hidrogenessetaldeak elektronika disko onenaren saria irabazi zuen 2012an. Hogeiurteko ibilbidea daukan Bartzelonako bikote honen abestietan pop etaelektronika doinuek bat egiten dute, eta hitzak, askotan, ironikoakizan ohi dira.
RuralZombiesZestoatik datorren taldea da, eta bere lehenengo lana aurkeztuko du:Bat.Lan horren bidez elektronika eta gitarra joaldiak bateragaitzak ezdirela erakusten dute.GreenClassmadrildarrektaldearen izen bera duen lehenengo EPa aurkeztuko dute, B.R.M.C,Kasabian eta Oasis taldeen doinuak gogora ekartzen dituena.YellowBig Machine-ekBilboko garai industrialetara eramaten gaitu, talde honenbereizgarria den distortsioarekin, riffamaigabeekineta ezinezkoak diren melodiekin.Azkenik,Banden Lehia irabazi duen Baionako Begiz Begi taldea ere batu zaiojaialdiaren kartelari.
SARRERAK
Bonuaren eskaintza: 110 € + 6 € gastuak (eskaintza otsailaren 16ra arte egongo da, 16a barne) 120 € + 6 € gastuak (eskaintza otsailaren 16ra arte egongo da, 16a barne)