Idazle orok uzten du bere arimaren zatitxo bat idazten duen liburu bakoitzean, izan denaren, badenaren eta agian izango denaren arrastoa ere bai. Horietakoa da Harkaitz Cano (Lasarte, 1975). Musika asko dute bere liburuek, eta literatura, eta zinea. “Irudipena daukat liburuak badirela zure autobiografia mutantea, hau da, beti dagoela azken urteetako kezken edo obsesioen isla”. Horiek, ordea, “inkontzienteki” ager-tzen zaizkio hitz eta lerroen artean. “Genetika literarioa”, dio berak. Beste era batera esanda, irudimenari eta idazteko berezko erari askatasun osoa ematea. Liberum arbitrium. Begirada zabaldu, esperimentatu.
Aurkeztu berri duen Beti oporretan ipuin-bildumak badu esperimentazioaz asko, eta badu miresten dituen autoreen estilora hurbiltzeko ahaleginaz apur bat ere bai. Idazle lehorrak ditu gogoko Canok, zuzenak, bere burua “literarioki konplikadore” bezala ikusten arren.
Barne borroka horretan murgilduta idatzi du “zorion une harrapaezinen inbentario” hau, tarte gazi-gozoez gainezka, ironiaz betea. Ipuin bakoi-tza sortu aurretik beste bat irakurtzea du gustuko, inspirazioaren bila. Kasu honetan James Salter-en eta Samantha Schweblin-en istorioen oihartzuna eraman du bere lanaren orrialdetara. Musika tresnekin gerta-tzen denaren antzera, “afinazio gisa” erabiltzen ditu, bere ikuspegi propioa eraikitzen hasteko.
Bat-batean ipuin horietako bat aipa-tzen du: Suedia ez da dirudiena. Gotemburgo. Euskal Herrira buelta. Hegazkin bat. Botaka egiteko poltsak. Horrelako baten gainean idatzi zuen istorio horren lehen zirriborroa. “Nick Cave idazleak liburu oso bat osatu zuen horrela eta jakin nuenean pentsatu nuen nik ere egin behar nuela”, dio, irribarre zabala erakutsiz.
Eguna aurrera doa eta ezagun asko datorzkio agurtzera. Horietako bat oso berezia da. Ilusio handiz hartzen du Lasarteko txikitako lagun minaren aita. “Azokak hori du, metro karratuko ezagun gehien dagoen unibertso paraleloa dela”. Eta Canok horietako asko topatu ditu hasierako egun hauetan, goizero hartzen baitu trena Donostiatik Durangora. “Gauza asko aldatu dira baina bidaia horrek ordu bikoa izaten jarraitzen du, urte dexenteren ondoren”.
HASTAPENAK Merkatuko plaza dakar gogora. Hotza. Hobeto esanda, HO-TZA. Maiuskulaz. “Behin Itxaro Bordak ron botila bat ekarri zuen eta tarteka berogailu bezala erabili behar izan genuen”, oroitzen du. Bere lehenengoetariko Azoka bat izan zena ere ez du ahaztu. Hamazazpi urte izango zituen Lubaki banda sortu berriaren maketa aurkeztera joan zenean. “90. hamarkadako hasiera izango zen eta kaseteak saldu genituen, guk geuk erosiak, etxean grabatuak. Bostehun ale izango ziren, dena artisau-lana”.
Ordutik asko dira bizi izan dituen Azokak, “askoz erosoagoa” den Landakon, eraberritu eta aro berrira moldatu den euskal kulturaren plazan. Urteak joan urteak etorri, ohitura ba-tzuk ez dira aldatzen baina. “Polita da euskal autoreen artean egiten dugun nobedadeen truke hori, batak besteari bere lana oparitzea; gainera, Durango konspiratzeko gunea ere bada”, dio barrezka. Izan ere, proiektu eta kolaborazio ugariren hazia egun hauetan ezartzen da, “gehienak tabernan, zor-tzietatik aurrera”. Analisirako tartea ere eskaintzen die Azokak, “profesioa nola dagoen, zer indargune eta ahulgune dituen konpartitzeko erreflexio-gunea da guretzat”.
Aspaldiko lagunak agurtzeaz gain, aurkezpen eta liburu-sinaduren artean topatzen dituen tartetxoak erosketak egiteko ere aprobetxatzen ditu lasartearrak, askotan zeregin hori burutzeko nahi beste denborarik ez badu ere. “Egia esan, ez da oso leku ona modu planifikatuan gauzak egiteko; korrontearen menpe geratzen zara, mila konturen artean, pinball-eko pilota bezala, batetik bestera”. Dena den, autoekoizpenerako txokora bisita ezin da falta, “aurkitzeko zailak diren lanak harrapatzera”.
“Egungo Azoka zelakoa izango den etorkizunean? Profeta txarra naiz -aitortzen du-, baina konformatuko nintzateke orain arte erakutsi duen bezala, gizartearen aldaketetara egokitzen asmatu duen tokia izango balitz”. Profezia baino gehiago, guraria. Askoren nahia.
10.30. Genero trataera egokirako Estilo Liburua. (Areto nagusia).
10:30 ‘Irrati teknologiak’ (Kabi@) .
10.30 Legión Cóndor (Irudienea)
11.00 Serious Business. (Ahotsenea).
11.00 William A. Douglass. (Ahotsenea).
11.30 Patxi Zubizarreta. (Ahotsenea).
11.30 ‘El Derecho Humano de la Autodeterminación de Euskadi’ (Areto Nagusia).
11.40 Uraken. (Ahotsenea).
12.00 Adur Larrea. (Ahotsenea).
12.00 ‘Loreak’. (Irudienea)
12.20 Los Galerna. (Ahotsenea).
12.30 Gogoetaren plaza: J. M. Agirretxe ‘Porrotx’ - Itxaro Borda.
12.30 Ali Salem Iselmu eta Xabier Monasterio. (Ahotsenea).
13.00 Bide Ertzean & Metrokoadroka. (Ahotsenea).
13.00 Muskulo. (Ahotsenea).
13:.30 M. Rodriguez. (Ahotsenea).
13.40 Hutsa. (Ahotsenea).
14.20 Niketz. (Ahotsenea).
15.00 Elustondo. (Ahotsenea).
15.30 Gaztezulo webgune berriaren aurkezpena. (Kabi@) ,.
15.30. Euskal Hedabideen Urtekaria. (Areto nagusia).
15.40 Pecozza United. (Ahotsenea).
16.00. ‘1813 urteko hondamendiaren aurreko Donostia gogoratuz eta Donostiako Santa Maria Basilikako kanpandorre atea’. (Areto Nagusia).
16.20 Han. (Ahotsenea).
16.30. ‘Mundutik Euskal Herrira’. (Areto nagusia).
16.30 Parradust Ceol Project. (Ahotsenea).
17.00 Marmoka. (Ahotsenea).
17.00 ‘Identitatea eta anomalia’. E. Apodaka. (Areto Nagusia).
17:00 M. Amuriza. (Ahotsenea).
17:30 ‘Gure sor lekuaren bila’. (Irudienea).
17:30 Maite Gurrutxaga eta Uxue Alberdi. (Ahotsenea).
17.40 Sueder. (Ahotsenea).
18.00 J. Madariaga (Ahotsenea).
18.20 Bilbomatiks. (Ahotsenea).
18.30 Harkaitz Cano, Oier Aranzabal & Rafa Rueda. (Ahotsenea).
19:00 Pikadero (Irudienea).
19:00 P. Mestrot. (Ahotsenea).
19:00 Skasti. (Ahotsenea).
19:40 Kometa.
20:00 ‘Eskutitzak’ antzezlana (Szenatokia).
23:00 Esne Beltza (Plateruena)