NAFARROA. Baluarteko Harresiaren Aretoak Autore Abestia zikloaren bigarren hitzordua hartuko du bihar, arratsaldeko 20.30ean, autore abesti euskaldunei eskainita egongo dena. Zehazki, emanaldia generoan eskarmentu handiko Mikel Markez izango da protagonista. Silvio Rodríguez, Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Paco Ibáñez-ekin batera eszenatokietan aritutako Mikel Markezek hogei urte baino gehiago daramatza kantagintza munduan. Bere kantuen egile eta abeslaria, freskotasuna, hurbiltasuna eta goxotasuna dira belaunaldi berriko kantautore honen ezaugarrietako batzuk.

Euskarazko errezitaldi honetan ere Maite Mené arituko da. Zaragoza jaioa da, baina bere ekoizpena euskaraz egiten du gehien bat Maite Menek. Sentimenduak eta mezu zuzenak dira bere abestien ikurra. Sarrerak 9 eurotan eskura daitezke eta Baluarte Joven Programari esker, Gazte Txartela duten gazteek sarrerak 3 eurotan erosi ahal dituzte.Autore Abestia Zikloaren azken hitzordua, amaiera-festa modura, azaroak 26an izango da. Emanaldian Nafarroako Ojalá Kantautore Elkarteko hiru abeslari estreinekoz elkarrekin arituko dira: Jorge Sanchez-en trova eta son kubatarra; Etxarriko Iñaki Auzmendiren musika zainei errotze eta konpromisoa; eta Alberto Rodríguez Purroy iruindar kantautore klasikoak bere ahotsa eta letrak. Kontzertu emanaldi hauekin batera, erakusketa interesgarri bat hartuko du Baluartek zikloaren baitan, Y la palabra se hizo música izenekoa. Iparamerikar abesti autore entzutetsuena den Fernando G.

Lucinik azken 40 urteotan hitza musika eginari buruz bildutako dokumentazio guztia eman du, Nafarroako Ojalá Kantautoreen Elkartearen eskutik Fernando G. Lucini Autore Abestiaren Zentroa abian jartzeko. Gune hau kantautore eta autore abestiaren maitaleentzat nazio-erreferentzia-puntua izan nahi du. Bilduma horren zati bat Baluarteko Harresiaren Aretoan eta Areto Nagusira doan sarbidean ikusi ahalko da azaroaren 26a arte, erakusketan argazki adierazgarri eta minak, hala nola disko historikoen karatulak hiru ardatzen inguruan: Abestia atzerrian, Artea eta abestia, eta Abestia eta poetak. Erakusketara sarrera libre da.