Anduezak eta bere bandak oso gai zehatza lantzen duten abestiak eskainiko dituzte: maitatzearen zorakeria, argiak, ilunak, pikareska eta mina. Errezitaldia, Yo soy la locura 2 izenburua duen talde horren lan berriaren aurkezpenaren barruan eskainiko da, eta 2011n Yo soy la locura izenburupean argitaratu zen Raquel Andueza & La Galaníaren lehenengo disko proiektuaren jarraipena da. Musika eta gai proposamen haren arrakasta ikusita, orain bigarren partea heldu da.

Errepertorioak XVII. mendeko maitasun dantzak eta abestiak jasotzen ditu, jatorri espainiarra duen musika, eta gaztelaniazko testuak dituzten abestiak dauzkaten Europako bildumatan aurkitutako partiturak, horietako batzuk mundu mailako primiziak. Halaber, garai hartako dantza garrantzitsuenetako batzuen hiru musika berreraikuntza ere jasotzen dira: zarabanda bat (barrokoan debekatuta egon zena, bere testu esplizituak eta mugimendu lizunak zirela eta), seguidillak, eta Francisco Quevedoren testua duen jakara bat. Cervantes edota Calderon de la Barca bezalako autoreen testuak ere entzungo ditugu. Guztiz barrokoa beraz.