donostia - Patxo Telleriak idatzi eta zuzenduko duen Igelak pelikularen filmaketa hasi zen astelehenean Gipuzkoan. Gorka Otxoa protagonista duen filmaren ekoizpenaz Abra Prod. arduratuko da, eta Lasa eta Zabala lanarekin izan zuten arrakasta errepikatzea dute helburu. Gainera, ETBren partaidetza eta Eusko Jaurlaritzaren eta ICAAren laguntza du. Arduradunek jakinarazi dutenez, Igelak Pasaia eta Oiar-tzunen hasi da filmatzen eta filmaketak zazpi asteko iraupena izango du. Euskara hutsean egingo da eta, batez ere, Donostia eta hiriburuaren inguruetan grabatuko da.

Pelikula honek Pelloren istorioa kontatuko du. Banku sukurtsal bateko zuendaria da, kartzelan dagoena. Ihes egingo du eta etxe gabetuen elkarte baten babesa aurkituko du.

Proiektuan euskal musikari ospetsu askok ere parte hartuko dute, hala nola Ainhoa Artetak, Xabi Solanok (Esne Beltza), Gosek, Francisek (Doctor Deseo), Natxo de Felipek, Oreka Tx-ek eta Gatibuk; hain zuzen, Gernikako taldeak abesti bat konposatuko du pelikularentzat.

Gorka Otxoak (Pagafantas, Bypass, Los miércoles no existen, Velvet) banku sukurtsaleko zuzendariaren rola beteko du. Aktoreen zerrenda, Otxoarekin batera, Miren Gaztañagak, Josean Bengoetxeak, Gurutze Beitiak eta Mikel Losadak osatuko dute, besteak beste.

Patxo Telleriaren filma musika ukituak dituen euskal komedia izango da, eta Joxe Portela eta Alberto Gerrikabeitiak (Abra Prod.) ekoi-tziko dute, 2.000.000 euroko aurrekontuarekin. - Europa Press