BILBO. U2 taldearen "Innocence + Experience" ikuskizun berrian oinarrituriko zuzenekoa eskaintzen du Achtung Babies-ek, "The Joshua Tree Tour", "Zoo Tv" edo "360 Tour" gisako bira mitikoetako momentuak tartekatuz. Bi ordutik gorako zuzenekoak izaten dira eta talde irlandarraren kanta klasiko guztiak interpretatzen dituzte.

Achtung Babies italiarrak dira eta 1993tik jotzen dute. Ordutik, "U2 taldearen omenezko banda onenentzat" jotzen dute. Bono buru duen taldeak berak ere hala aitortu du, eta bere diskoetxeak zenbaitetan deitu ditu U2ren disko berrien sustapen kanpainetarako.