donostia - Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa Beasaingo Usurbe antzokian jokatuko da bihar, 17.30etik aurrera. Ane Labaka, Jon Maia, Haritz Mujika, Iñigo Man-tzizidor Mantxi, Eli Pagola eta Beñat Iguaran ariko dira bertan. Itxiar Etxezarreta izango da aurkezlea.

Final zortzirenetako saioa da Beasaingoa eta bertan irabazten duen bertsolaria urriaren 31n Zestoan jokatuko den final laurdenetako saiorako sailkatuko da zuzenean. Gainerakoek fase osoko puntuazioen zain egon beharko dute. Honako lana egin beharko dute sei bertsolariek: hiruna bertso zortziko handian, hiruna zor-tziko txikian eta hiruna hamarreko txikian, guztiak binaka, eta lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso bakarka. Amaitzeko, kartzelako lana egingo dute.

Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai eta bihar Beasaingo Usurbe antzokiko leihatilan 16.00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Osotara, final zortzirenetan sei saio jokatuko dira aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eta 36 bertsolari ariko dira: horietatik 23 sailkatuko dira final laurdenetarako. - N.G.