DANIEURIS eta Daniellis Moya Avilaahizpek osatzen dute D’Capricho,garai batean Las dos D izenpeanezagutzen zen bikotea. Karibekouharteko Manzanillo herrian jaio ziren bi ahizpok,baina Habanan bizi izan dira betidanik.Biek ala biek, umetatik odolean zekarten musikarekikogrina. Hala, neska koxkorrak bainoez zirela, musika eta piano ikasketak abiatuzituzten, Habanan bertan. Uharteko musikatradizioari jarraiki, betiko kubatar kantuakjotzen eta abesten hasi ziren gerora, harik etazerbait desberdina sortzea erabaki zuten arte.“Asko maite ditugu betiko kubatar abestiak,baina momenturen batean guk geuk konposatzekogrina sentitu genuen; musika egitenjarraitu nahi genuen, baina gurea, ez besteena.Nahi horretatik sortu zen D’Capricho”, kontatudu Dana abeslariak.

Piano doinuen eta ahotsen armonia soila baliatuz,D’Caprichok urteak daramatza Kubanzehar emanaldiak eskaintzen. Beste musikaribatzuen konpainian ere aritu izan dira, bainaazken urteotan eskuz-esku dihardute. Boleroeta troba kubatarra oinarrian harturik,beraien estilo propioa garatu dute Moya ahizpek.Gainera ?eta hauxe da biko honen berezitasunnagusia?, literatura eta musika uztartuohi dute, poeta kubatar ezagunen letretanoinarrituriko konposizioak sortuz. “Gure bidepropioa hasi genuenetik, Kubako poeta ezagunenletrak musikatzen ditugu: Dulce MaríaLoynaz, Fina García, Roberto Fernández Retamar,Antón Arrufat, Miguel Barnet, NancyMorejón? Oso ezagunak dira denak gureherrian. Era honetan, egiaztatu nahi izan dugubetiko kubatar doinuak egin daitezkeela literaturareneta testu landuen gainean ere”.

ERRITMO ANITZAK D’ Caprichoren poemamusikatuetan orotariko erritmoek dute tokia,baina nagusiki doinu kubatarrek. Hala, ez dirafalta habanerak, boleroak, son, cha-cha-cha?baina ezta fusio berritzaileagoak ere, Danakdioenez. “Mugak zeharkatuz joan gara eta,atzerrian kontzertuak ematen hasi garenetik,bestelako erritmoak ere probatu ditugu.Guretzat ez da derrigorra musika kubatarraegitea, eta erritmo desberdinekin esperimentatzetikgauza interesgarriak atera izan dira:poema batzuk rock ukituan, beste batzukpoperoagoak? Kubatik kanpo ari gareneanezin dugu soilik gure betiko musika egin.Garrantzitsua da publikoari zerbait anitzaeskaintzea”, uste du.

D’Capricho eta Euskal Herriaren arteko loturanondik ote datorren galdetuko du askok.Bada, Danak berak dioen bezala, “bizitzarensorpresen ondorio” da. “Kuban bihotz onekoeuskaldun bat baino gehiago ezagutu izandugu, eta beraien eskutik gauza asko deskubritudugu, Euskal Herria eta euskara, besteakbeste. Batzuetan bizitzak ezustekoak ekartzendizkizu, eta nire sorpresa euskaldun batekinmaitemintzea izan da”, kontatu du. Hala, gauregun Euskal Herrian bizi da Dana, “edo bizitzensaiatzen ari da”, berak dioen lez, “munduarenbeste muturrean bizitza berri bat ekiteaez baita erraza”. Gainera, euskara ikastekoborrokan dihardu jo eta ke. Kubako euskaldunekinlehen urratsak ematen hasi zen duelaurte batzuk eta gaur-gaurkoz euskaltegian arida. “Bikoteak ere laguntzen dit, batez ereahoskera hobetzen, polita bezain konplikatuabaituzue hizkuntza euskadunok!”.

EUSKARAZ ABESTEN Euskal Herriarekikoeratu duten harreman hori beraien sorkuntzanere islatu nahi izan dute bi ahizpek.Horrela ba, Kubako poeten letrak ez ezik, zenbaiteuskal poeten hitzei ere musika jarri ohidie D’Caprichok: Joseba Sarrionandia, LeireBilbao, Xabier Lete, Jon Gerediaga, MirenAgur Meabe... Bi kubatar euskaraz kantuanentzutean bat baino gehiago harritzen deladio Danak: “Egia esan, inork ez du espero, bainajendeari gustatzen zaiola uste dugu, musikaentzuteaz gain letrak ere ulertzen dituztelako,eta hori polita da”.

D’ Capricho aurretik ere aritu izan da euskalmusikariekin elkarlanean. 2010ean, adibidez,Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Ongi etorriPupu eta Lore diskorako testu batzukmusikatu zituzten. Beraien hurrengo diskoaeuskara hutsean argitaratzeko asmoa duteeta, prestatzen hasita daudenez, disko berrikokantu batzuk ere eskainiko dituzte datozenasteetan gurean emango dituzten emanaldietan.Leire Bilbao, Miren Agur Meabeeta Arrate Mardarasen 10 poemei jarriko dietemusika lan berrian. Beraz, bidean datorrendiskoa emakumeena izango da oso-osorik eta,gainera, euskara hutsean.