BARIAY cayoaren ertz batean dago Jururu,itsas-urdinaren eta maniguaren berdebiziaren artean harrapatuta. Orduenpisua sentitzen den toki horietakoa da,denborak beste dimentsio bat hartzen duelaitsas-bazter arrokatsuan, giro berezia sortuz:amets baten barruan zaudela dirudi. Hantxeegon izan da azken urteotan Urrutia Capeau,bertako biztanle bakanen “bizia zerk animatzenduen jakin guran” eta, bide batez, “barrenetikpizten dituen poztasuna” nondik datorren arakatzen.Hango paisaiak hordituta, jururutarrenizaerak txundituta, ipuin-bilduma bat ondu du(Jururú, Pamiela, 2015), eta, horrez gain, margolanugari, hilaren 18tik aurrera DurangokoArte eta Historia Museoan erakutsiko dituenak.
Hamabost urtetan Kuban zehar hara-honaka ibiliostean, azkenaldian Jururu izeneko baztertxoanparatu zara. Zer aurkitu duzu han?
Jururun ezinago badia ederrak aurkitu ditut?Jururu bera eta Bariay?, baina jende berebizikoaere bai, bakoitza bere munduarekin.
Hemen denok gara elkarren aski antzekoak;hango populu tipian, ordea, ez daude bi berdintsudirenik. Esaterako, eta soilik erlijioaaipatzearren, Lichi masoia da, Los obrerosde Oriente logiakoa; Valeria ElizaEbangelistakoa, duela guti bateatua; Felaren seme Matanzas JeobarenLekuko; Feli, El CobrekoAma Birjinaren debota; Ñuño,ateo inpenitentea; Tony Buduzalea ?hilerritik hezur batzukateraino izan ere, medikuntzaikasketak egiteko aitzakian?;Orlanditoren emaztea Jemaharenalaba; Walter, Libanotik helduetorkinen seme izaki, kristau maronitada; Indio Rey, panteista, etab.
Liburua eskaini diozu badiari, eta orain erakusketabat. Jururu leku bat baino gehiago da zuretzat?Zer aurkitu duzu han, horrenbeste erakarri zaituena?
Jururura agertu nintzenetik badiaren argitasunapintatu nahi izan dut. Badia bera eta ingurua.Egoten naizeneko etxea uretatik bi metrotaradago, leihoa zabaldu-eta, hantxe agertzenda badia bere edertasunean, batek daki egunhartan zer kolorez jantzia. Beraz, zer egingo dutnik, bada, antzinako jainkoei eskaintzen zitzaizkienopariak bezalakoak dira nire pinturak?ez dakit nori eskainiak?.
Kubako Colonen lehenengoko pausalekua dela erebadiozu?
Hori esaten dute, behintzat. Badirudi, turismofuntzionarioak Colonen bitakora kaierari jarraituzheldu zirela Bariay hartara, hots, Jururucayoaren beste aldera. Cayo osoa parke izendatuzuten Guardalavaca, Pesquero eta beste turismoguneerraldoietako bezeroentzako entretenigarriekin:La Aldean indiar show bat eskaitzendiete, La Lomitako jatetxera eraman aurretik.
Turista batzuk zaldiz eramaten dituzte, besteakjipi-etan. La Aldeatik kanpo, handik hurbil-hurbil, Colon aurreko taino indiarren aztarnakdaude, turistak ikustera inoiz joaten ez badiraere.
Pintzelkada arin eta freskoez eginiko margolanakdira zureak, hango paisaiaren ‘argazki’ oso pertsonalak.Nondik abiatzen duzu koadroa, memoriatikedo bertatik bertara eginak dira?
Neure eskarmentutik jakin badakit inor ez duelaarduratzen ezagun ez duenaren aurpegiak;ez bada emakume bizarduna edo halako bitxikeria,behintzat. Baina jururutarrei beraiei erretratoakegiten dizkiet, askok badute nork bereetxean, eta hemen badut beste dozena bat eramateko.Bertatik bertara pintatzen dut, eta,Euskal Herrian nagoenean, han ateratakoargazkiak baliatzen ditut.
Koadroetan Kubako paisaiaren amarauna da nagusi:mangleak, jagüeyak, marabu eta palmondoak,itsasoa, labarrak, eguzkiaren menera dena? Gizakiakez dauka lekurik zure imajinarioan, edo horinarratibarako utzi duzu?
Alde batetik, esango dizut inori ez zaiola arduraezagun ez duen hainaren erretratua. Bestealdetik, aldiz, nire helburua argiak egiten dituenfantasiak nolabait islatzea zenez gero, bada, gizairudia ez da hoberena xederako; egin nahi dudanarenaraura, giza irudiak nire begietara berdinlirateke argi izpi multzo, Monet eta koadrilakoetanbezala; eta handik, argitasuna dudalahelburu, akordatu ere ez naiz egiten jendeaz. Bai, ordea, erretratuak egiten dizkiet. Etxe askotaneskegirik dute nork berea.
Narratiban ere Kubari erreparatu diozu aspaldihonetan. ‘Weylerren itzala’, 2012an, eta orain‘Jururú’. Orduko hartan Valeriano Weyler Kubakokapitain nagusiaren triskantzak aletu zenituen, militarraren profil sadikoa erakutsiz. Oraingoan,ordea, badia eder baten inguruan bizi den jendearenbizitza kontatu duzu, errealitatea eta fikzioanahastuz. Pertsonaien profilak ikusita, esangonuke ez duzula asko asmatu beharrik izan, ezta?
Gogoratu alegia-liburua dela, ez kazetari lana.Badia hor dago, jendea ere bai, baina istorioakneuk asmatu behar ditut; areago dena, istorietakopertsonaiak nor bere mailan eta tornuanjarri behar izan ditut, izaerari dagozkion feitakakonplitzen, egitateetatik ere nor berera ezagutdadin. Beraz, ez dezazula pentsa Ñuñorenarrantxora biltzen direnek beren izkribuakuzten dizkidatenik!
Molde diferenteetako ipuinak aurki ditzake irakurleak‘Jururú’-n. Badira harrigarriak, badira irrigarriak,ukitu poetikoa dutenak, pasadizo guztizsurrealistak kontatzen dituztenak, errealismomagikoa gogoratzen digutenak... Tonu aukeratuaedo narrazioak berak eskatutakoa?
Istorioek badute alde irrigarririk; berera moldatzensaiatzen naiz, tonu ironikoa erabiliz edoneurri bateraino absurdoak izan daitezkeen gauzak kontatuz. Bestetan, tonurik ez izatensaiatzen naiz, ahalik neutroen izaten, helburuagauza ezinezkoa dela jakinagatik; Kafkak berakere, bere biluztasunean, badu tonua, tonukakfianoa hain zuzen.
Naturarekin bat eginik bizi den gizajendea da Jururukoa.Eragin handia du naturak beraiengan?
Bai, bizimodua ateratzeko denak joaten diraarrantzara, emazte asko ere bai, dadin kamaroietara?oinez eta ur tipitan? ala potinetan badiakanporaino, urpera ere ausartzen direla.Bizi ere, baserrietan egiten dira, gure erara sakabanaturik,etxe guztietan daudela oiloak, urdeak,ahuntz-ardiak ?ovejo? eta zaldiak. Nekez behirik.Garraio-modurik arruntena ere zalgurdia da.Pombok esan bezala, “hemen errezagoa da zaldiostikobatek tragatzea, auto istripuz baino!”.
Halaber dira zaleak mendira joan eta txoriakharrapatzen ?azulito, bambú, brilosito? tipitipiak dira, zum-zum ?kolibri? bateko tamainakoak,halaber inon ikus ez daitezkeen koloreetakoak?10na pesotan saltzen dituzte?. Usozaleak ere badira, tipi tipiak izanagatik eta larrua bezain gogorrak jateko. Zer esanik ez landareezbezain batean, non ez baita bazterrikhamaika lore kolore baino gutxiago duenik.
Aspaldiko bizimodua ematen du...
Lichik kontatzen du gaztetan bazutelaohitura bat, aste batzuk iragatekoaRobinsonen bizimoduaegiten, hantxe, Jururuko puntainguruan, liburuan Punta Gatobateatu dudan hartan. Harajoan, arrantza egin, egurrabildu eta Jurururaino ur bilajoatea bide zuten eginkizun.Segur, bonbilak bete gualfaere eramanen zituzten. Irriegiten du Lichik kontatzenduenean ur bila joan-etorriansarritan oilo galdurenbat ere eramaten zutelakanpamendura. Halatandira laket, ur ondoan etauvero baten gerizan, soilikbrisaren fereka aski baitutepozik egoteko.
Liburuan agertzen diren pertsonaienprofilak ere aberatsak dira:batzuetan kontraesankorrak, bestetsuetan‘naif’ antzekoak... Gehienetan,hori bai, korapilatsuak.
Ipuinen batean ager daiteke norbaitenkarikatura, hots, baizik eta harenalde bat agerira ez dakarrena. Baina ondokoistorioan ageriko da pertsona bera bestealde batetik begiratuta bezala, finean harenizaera osoago agerrarazten duena. Zeren, ez baikaraeginik bloke batez, baina berinttoz moldaturikokaledoskopio bederaz. Esaterako, gehienetanPombito filosofo izaten da ?Lichi bezala?,baina ordi denetan “zeu bezalako emakumeentzat,ni bezalako gizonak daude” hasten dakantatzen eta karate giltzak egiten ?besoa bihurritueta halakoak?.
Pombito, Junior, Peluo, Ñuño, Jibarito, Rufo, Maxili,Arminda,? Pertsonaia literarioagorik ezin. Jitehorretakoak dira benetan? Esaterako, nolakoak dirajururutarrak Habanakoekin konparatuta?
Jururuk ez du Habanarekin zer ikusirik, TxonpolokMadrilekin bezainbeste. Habanan atzerritarrokbotin huts gara; Jururun ni biztanleetatikbat, besterik ez naiz. Habanan hamar urte emanditut, eta bertakoek bezala jantziagatik etaburuan kapeiluarekin joanagatik, beti igerri egitennaute! Horixe haien senaren fina! Esaterako,zoologikora sartzerakoan, kanpotarrok gehiagoordaintzen dugulako.
“Miseria badugu, baina dolurik ez”, diote Jururukobiztanleek. Edonola ere, lema latza, ezta?
Hori neuk asmatu eta Ñuñoren ahoan jarri nuen.Uste dut ondo islatzen duela hango bizimoldea,hots, haiek berek antzematen duten bezala.
Zer ematen dizu literaturak eta zer pintatzeak?Konplementarioak dira zuretzat?
Zerikusirik badute nigan, istorioak beti irudietatikgaratzen hasten dira-eta. Lehenbizian badiaekartzen dut gogora, esaterako egun goibeleaneta arrastiriko ordu melankoniatsuan. Gero,agian bezperan ikusiriko mutikoa bere buruabadiako uretata pulunpatzen. Gero, korronte bortitza...Horretaz kanpo, zerikusi gutxi. Pintatzean argitasunariberea ematen saiatzen naiz, berea etgehiago ere: tunel batetik irtetean, koloreakturrustan heltzen zaizkigu begietara, lipartxobatera, burmuinak hori zuhaitza duk, urdinskahura mendia eta berde hori belarra agintzendigun arte. Tartetxo horretan ez gara ohartzenkoloreez baino. Bada, ni lipar horretan kokaturikbizi naiz. Idaztea, aldiz, euskara neure eraraerabiltzeko da. Oraingo liburu honetan ez naizhasi arazo abstraktoez edo Historiako aferezgogoetaka. Bai, ordea, leku bateko jendeaz etabizimoduaz jardun dut, gugandik hain bestelakoizanagatik, haien bizia zerk animatzen duenjakin nahian, seguruenik. Halaber, barrenetikpizten dituen poztasuna zertatik datorren. Agosal!
‘Jururú’-n erabiltzen duzun euskara ez da aspaldiandarabilgun ‘estandarra’, ez da batua. Zertaradator zure euskara molde horren apustua, gauregun anakronikotzat har daitekeena? Agian, ‘pintatzeko’moduko berbak direlako erabiltzen dituzunak?
Bazen behin, Bortu Piryneoetako xoko bateanjuntatu zirela lagun batzuk beren mintzaira mendrearigramatika bat eraikitzeko xedearekin.Mintzaira izkribatuaren eredu litzatekeena.Finean heldu zen gramatika: hartan dena nahastekatzenda ?non ezin baita euskaldunik buruklar eta argiarekin?: helburua zelarik izkribatzekomanera bat aukeratzea, gramatikan biargudio mota erabiltzen dira erabakiak hartzerakoan:Bata, klasikoek diotena. Baina ez dakigunortzuk diren ente misterioso horiek, non ez baitaaipatzen nor zergatik klasikotzat hartzen den,zeren araura hautatu duten... Bigarrena, esatenda hauxe edo bestea dela hoberena. Gramatika,esaten denaren zerrenda! (kar, kar). Ez nuen ustehainbeste ikasi behar zenik konklusione horretaraailegatzeko! Koldo Mitxelenak izkribaturikutzi zuen ezen “esaten da edozein gauza, edozeinlekutan eta edozein modutan”. Hain zuzen hartarakobehar zen gramatika, bereizteko!
Sangocho horretatik heldu hizkuntzak egia dabaduela zerikusirik lehenagokoarekin, kasik badirahizkuntza bat. Bai, ordea, nik nahiago dutDuvoisinek Bonaparte Printzeari igorri gutunbatean izkiriatu ziona: “Zer dago Axular baitan?Kolorea! Kolorea!”. Badakizu, ni pintorea naiz...