BILBO. Erakusketaren komisarioak Conchi de La Rua eta Montserrat Hevilla doktoreak dira, eta zati bitan antolatu dute, sei unitatetan banatuta. Lehenengo zatian, iraganeko gizarteak ezagutzeko ikerketa metodo gisa erakusten dau antropologia, alegia, ADNa aztertuz antzinako biztanleen sexua, adina, elikadura, gaixotasunak eta beste zenbait alderdi zehazten laguntzen digun metodo gisa.

Bigarrenean, berriz, Euskal Herrian egindako azterlan antropologikoen bilakaerari buruzko balantze kritikoa egiten da: lehenengo, XIX. mendeko lehen ikertzaileak, erakusten dira; ondoren, J.M. Barandiaran, E. Eguren eta T. Aranzadi; eta, amaitzeko, gaur egunekoak.

"Hezurretan idatzia" erakusketa Bilboko Arkeologia Museoko Mallona aretoan ikusi ahal izango da, astekehen honetatik abenduaren 8ra. Asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara egingo da ikusgai, eta igandeetan, 10:30etik 14:00etara.