BILBO. Urtero bezala, jardunaldi bakoitza hitzaldi batekin hasiko da, eta ondoren, poesia emanaldia izango da, egileen ahoan. Jardunaldietako bertaratuei, errezitatuko diren poesiak batzen dituen argitalpen bat eskainiko zaie.

Zehazki, maiatzaren 6an, Bernardo Atxagak "Gogoeta harri baten gainean" hitzalkdia emango du, eta jarraian, Leire Bilbao eta Gerardo Markuleta poetak arituko dira. Biharamunean, maiatzaren 7an, Iñaki Urdanibia izango da hizlaria, "Pensar el poema" hitzaldiarekin, eta ondoren, poesia jarriko dute Tere Irastortzak eta Castillo Suarezek.