Inori aholkuak emateko “lodiegi” dagoela entzun ostean, Cassey Ho entrenatzaileak egungo edertasun kanonak salatzen dituen bideo arrakastatsua partekatu du.
`Gorputz perfektuaren´ eztabaida gori dagoen gaia jarraitzen izaten du. Behin eta berriz, andrazkoarekin oso zorrotza den merkatuan irudi pertsonalarekiko dagoen obsesio eta ezarpen maila agerian uzten duten gertakarien lekuko izaten gara. Oraingotan Cassey Ho entrenatzaileak sare sozialen bitartez jasan dituen irainak ditugu han eta hemen eztabaidai. Blogpilates bitakoran eta Youtube plataforman bizi osasuntsua eramateko aholkuak ematen dituen fitness aditu honek hainbat jarraitzale dituen arren, azkenotan beste mespretxuren artean “aholkuka aritzeko lodiegi” dagoela entzun behar izan du.
Cassey Ho -ren erantzuna berehalakoa bezain salataria izan da.
Aste beteren buruan sare sozialak astindu dituen bideoak erdertasunaren kanonen inguruan hausnartzen du. Irudiotan ikusi daitekeen bezala, Ho-ren gorputza birtualki moldeztatzen da, egunotan jaso dituen iruzkin gaitzesgarriak agertzen diren bitartean.
Dagoeneko 4.464.854 ikustarazpen lortu ditu bideoak eta nazioarteko hainbat argitalpen eta norbanakok babesa eskaini diote, bide batez emakumeak irudia dela eta pairatzen duten presioa salatuz.