BILBO. Bilboko udalak, Jai eta Herritarrentzako Arreta sailaren bitartez, Aste Nagusian egingo den Bertako Pop Rock Erakusketa martxan jarri du. Berriro ere parte hartzeko inskripzioak maiatzaren 1etik 31ra egin beharko dira online www.bilbao.net webguneko agendan.

Baldintzak

Aurreko edizioetan bezala Aste Nagusiko Bertako Metal, Pop Rock Erakusketan parte hartu ahal izateko, Bizkaian bizi izatea edo taldekide bat gutxienez Lurralde historiko honetan erroldatuta egotea beharrezko izango da. Metal eta Pop-Rock estilo guztiak onartuko dira, jazza ezik.

Azpimarratzekoa da taldeak emakumeekin eta euzkaraz egindako lanak bereziki kontutan hartuko direla, taldeak aukeratzeko orduan.

Taldeek gutxienez lau kanta original bidali beharko dituzte, bata argazkia, biografia eta taldearen datuak. Aipatu beharko dira ere, zeintzuk dira erabilitako hizkuntzak, estiloa eta taldea osatzen dutenen kideen izenak. Aukeratutako taldeek ezingo dituzte jo bi bertsio edo adaptazio baino gehiago kontzertutan. Halaber, ekitaldiaren data baino 15 egun aurretik jo ezin izango dute Bilboko udalerrian eta 45 eta 50 tarteko minutuko iraupena izango luke kontzertuak.

Metal, Pop Rock Erakusketa 30 urte

Aste Nagusiko Pop Rock Erakusketa 1985ean jaio zen pop rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoarekin. Urte hauetan 1871 lanak baino gehiago aurkeztu dira eta 294 talde ezberdin ezagutzera emateko aukera izan dute Aste Nagusian egiten den erakusketa honi esker, Bilboko Udaleko Jai eta Herritarrentzako Arreta sailak antolatua.

Erripako kaia, Unamuno plaza, Areatza, Bailen kalea eta Bilborock izan dira jaialdi honen eszenatoki. Urteak pasa ahala, jailadi hau Bilboko jaien erreferente bihurtu da, baita bertako eta Bizkaia osoko musika taldeen elkargunea. WE ARE THE STANDARD, ZODIACS, GORA JAPON, ZEA MAYS, IDI BIHOTZ, ATHOM RUMBA, AUDIENCE, KNIVES, SATIVA, JUKE BOX RACKET, HASH, HORN OF RHINO, RADIO CRIMEN, LOS BRAZOS, MEMORIA DE PEZ, PORCO BRAVO, EUREKA HOT 4, AINARA LEGARDON, SMILE, THE RIFFTRUCKERS, RISE TO FALL, UNBREATH, ENEKO MOBY DICK edo RUBIA talde antzeko bandak Aste Nagusiko Bertako Metal, Pop Rock Erakusketan parte hartu zuten.

Erakusketa BESTE JACK kultur elkartearen eta METAL FOR THE CREW elkartearen lankidetzarekin egingo da.