LITERATURA - Euskarak bere tokia aurkitu du On Kixote Poliglota izeneko proiektu berritzailean. Izan ere, klasiko honen 400. urteurrena ospatzeko, El Tobosoko udalak Cervantesen maisulanaren edizio eleanitz bat argitaratzeko prozesua bultzatu du. On Kixoteren bigarren zatia hartu dute abiapuntutzat, eta kapitulu bakoitza hizkuntza batean idatzi du. Liburua hainbat hizkuntzatara itzuli da eta guzti horiek hartu nahi izan dira kontuan. Beraz, 44 hizkuntza bildu dira, hizkuntza bat kapitulu bat sistemari jarraituz. Eusko Jaurlaritzak, euskal liburugintzan parte hartzen duten gizarte eragile nagusietako ordezkariek eta Euskaltzaindiak hartu dute parte proiektuan, parte hartzaileei 33. kapituluaren orrialde bana emanez. Iñigo Urkullu lehendakariak lehen orrialdea eskuz idatzi du. - N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación