donostia - Datorren larunbatean, reggae musikarekin hitzordua egongo da Legorretan, Legoreggae jaialdia egingo baitute herriko plazako karpagunean 22.00etatik aurrera. Skakeitan talde donostiarrak, Raphael musikari afro-italiarrak, Revolutionary Brothers bandak, King Konsul&Yanuk eta Sustrajah Bandek osatzen dute kartela, eta hauen aurretik, 19.00etan, Mulanbo batukadak kalejira bat eskainiko du.
Jada eskuratu daitezke jaialdirako sarrerak 5 euroren truke honako lekuetan: Legorretako Gazte-Piku gaztetxean eta Ezkizu tabernan; Ordiziako Kirkil eta Sugaar tabernetan; Beasaingo Koiote Zaharra tabernan; Tolosako Denak tabernan eta Donostiako Skateshop San Sebastian dendan. - N.G.