Denbora luzea zeramanJose Luis Otamendik(Azpeitia, 1959) libururikargitaratu gabe,2007tik, hain zuzen. Tarte horretanez dio idazteari utzi, ordea, etabere koadernoetan bildu dituengogoetak, barru-barrutik papereraatera dituen sentimenduak,sailkatu, taxutu eta 45 olerkiz osatutakoliburuan plazaratu ditu,Susa argitaletxearen eskutik.Dena irensten duen kapital gosetiarenaurrean, kapital publikoa,saltzeko ez dauzkan sentimentuakaldarrikatzen ditu Otamendik,itxaropenerako ahaleginbatean.
Idazleak onartzen du Kapitalpublikoa izenburu bitxi samarraizan litekeela poema liburu baterako.“Saiakera baterako aproposagoadirudi, baina ‘kapital’ hitzaizenburura eraman dut, jokoaematen duen kontzeptua delako”.
Gaur egun, kapitala ekonomiarekineta boterearekin lotzendugu, baina Otamendik beste ikuspegibat hartu du, hitzaren zentzuguztiak kontuan hartuta. “Kapitalada denona den hori, eskura jartzenzaiguna eta denon arduradena; izan daiteke dirua, bainabaita oroimena ere, edo lotsa edoduintasun galarazia”. Era berean,kapitalismoa bada “gurpil astunbat, jendea ezer gabe uzteko prestdagoena”. Izan ere, Otamendikkontrasteak ditu gustuko, “liburuhonetan, publikoa edo agerikoadenaz, kapital publikoaz idatzidut, baina neure begiz kontatua,badu alderdi intimo bat”.
OROIMEN AUTOKRITIKOA Kapitalpublikoa liburuko 45 olerkiakhiru atal nagusitan banatuta daude.Orrietan aurrera egin ahala,sentimentu gero eta pertsonalagoakagertzen ditu autoreak, gizarteeta politikaren inguruko gogoetetatikhasita, bere barneko bizipeneta hausnarketetarako bidaiada. Hala, lehenengo zatian, giropolitiko eta sozialari buruzko gogoetak diraardatza, “aurrekoliburua idatzinuenetik hona,gauzak nolaaldatu direnaztertu dut, neureikuspegitik”,dio Otamendik.
Bake hotza izenburuajarri dio atal horri.“Gerra Hotzean bezala,bake gisako batean gaude orain,baina ez da erabateko bakea”. Atalhorretako olerkietan, batik bat,gauden egoerara heltzeko zer bizipenizan ditugun islatu du, “oroitzeautokritikoa da nolabait,memoria ageri da hemen, bainanik memoria bihotzerrez bizi dut”.Bigarren atalean, Jendea oinezizenburukoan, inguruko adiskideaketa gaur eguneko garaiakjorratu ditu Otamendik. “Gaudenplaza honetaraino nola iritsi gareneta orain zer egin behar ote dugun,galdera asko egiten ditut”, azaldu du idazleak.“Oroitzen dituguhildakoak,gurekin ezdauden pertsonaketa orainez gaudenlekuak, zer egindezakegu elkarrekin?”.
Hausnarketakleku zabala duatal horretan, bainabadago elkar hartu, aurrerabegiratu eta etorkizuna eraikitzekodeia ere: “Herren asko ditu aldihonek, baina itxaropenari zirrikituazabaldu nahi diot”.Liburuko hirugarren zatia da intimoena,“fokua gertuago jarri duthemen”, dio Otamendik. Gosariaeta legea izenburu iradokitzaileaipini dio Kapital publikoa bururatzenduen atalari. “Zalantzarikgabe, nire poesia pertsonalenakdira, atal intimoa da”. Autorearenbarru-barruko kezkak, betikoburuhausteak, “ikuspegi etxekoago” batetik landu ditu. “Maitasuna,adiskidetasuna, laneko gorabeheraketa gisakoak nabarmenagoageri dira”, dio idazleak,“hemen bai, argi eta garbi azaltzenda zein den gure kapitala, saltzekoez daukagun hori”. Autoreak bereburuaz egiten du hausnarketa,bere egunerokoaz dihardu etaetorkizunak zer ekarriko ote dionaurreikusten ahalegintzen da.
Bukaerako olerkietan, aldarrikapenbat plazaratu du Jose Luis Otamendik,Gosaria eta legea atalarenondorioa baino gehiago, liburuosoa biribiltzeko balio duena:“Munduan eta jende arteangaltzeko aldarria egiten dut, aldiberean etorkizunari begiratzekoadorea eman nahi diot neureburuari edo nahi duenari; nahiduenak har beza gogoeta horiberetzat”.
GALBAHEA PASATZEN Jose LuisOtamendik azaldu du asko idaztenduela, alegia, 2007tik beste libururik argitaratu ez duen arren,ez dela geldi egon. “Zazpi edo zortziurteotan asko ibili naiz apunteakhartzen, batez ere goizez,gosariarekin batera, lasaitasunmomentu hori baliatuta”. Gosariaeta legea atalaren izenburua, neurribatean, goizean goizeko uneintimo horietatik hartua da.“Hainbat kaiera metatzen joannaiz eta orain dela bi urte ingurumaterial hori guztia garbitzen etataxutzen hasi nintzen, era kontzienteagoan”.Beraz, Kapitalpublikoa liburuaren ernamuinaizan da urteotan metatutako materialguztia, baina galbahe lan sakonaegin behar izan du Otamendik:“Egitura bat eman nahi izan diotlan guztiari, adierazi nahi dudanarekinbat datozen ezpalakaurkitzen eta multzokatzen aritunaiz”. Azkenean, 45 poemako liburuaatera du hortik, hiru atalnagusitan banatua.
Olerki asko liburutik kanpora utziditu Otamendik, baina ez du usteinoiz erabiliko dituenik. Baztertutakopoemak ez ditu hurrengoliburuetarako gordetzen eta, oraingoanere, hurrengo proiektuariekiten dionean, hutsetik hasikodela dio. “Material asko geldituzait, baina hori “errefusaren karpetan’uzten dut gordeta eta, normalean,ez naiz poema horietaragehiago bueltatzen”. Hala ere, erabakihorrek badu salbuespena,errezitaldiei esker. Asteotan, Otamendihainbat herri eta hiritan arida poesia-errezitaldien bidezKapital publikoa aurkezten. Liburukopiezak ez ezik, argitaratugabe geratu diren beste batzuk ereerrezitatzen ditu noizean behin.Idazleak azaldu duenez, “ikustenbadut liburuan ez dagoen olerkirenbatek baduela lekua errezitaldiakhartu duen norabidean, huraere sartzen saiatzen naiz”. Hala,bere emanaldietara doazen zaleeksaritxoa lortzen dute, “ni entzuteraetorri den jendea da, uste dutondo dagoela liburuan aurkitukoez duten zerbait ere ematea, gehigarribat”. Jaioterrian, Azpeitian,eman zuen aurreneko errezitaldiaeta, Durangoko Azokako ezinbestekohitzorduaren ondoren, urtarriletikaurrera beste emanaldibatzuk ere baditu aurreikusita,adibidez Larrabetzun eta Errenterian.
Liburu mehea, arina da Kapitalpublikoa. Jose Luis Otamendikzuzen eta zorrotz bota ditu ideiak,edonork ulertzeko moduan. Tentuzirakurriz gero, ordea, iraganarenoroimen kritikoa, orainaribegiratzeko asmo sendoa eta bizitzariaurre egiteko aldarrikapenabizi-bizi somatuko ditu irakurleak.Autoreak garbi uzten du zer densaltzeko ez daukana, zer den, bereikuspegi intimoenetik, denonabehar lukeen kapital publikoa.