BILBAO. Epaimahaia musika arloko 15 adituk osatu dute (bost modalitate bakoitzeko) eta modalitate bakoitzean finalera heldu ziren hamar taldeetako irabazleen izenak aukeratzeko ardura izan du.

Gauzak horrela, Pop Rock modalitatean Frank (Gipuzkoa) eta The Puzzles (Kantabria) taldeak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira, eta Metal modalitatean, Highlights (Bizkaia) eta The Descent (Bizkaia) taldeek bigarren eta hirugarren saria jaso dute. Irabazleek 5.000na euro jasoko dute, bigarren sailkatuek 2.500na euro, eta hirugarrenek 1.200na euro.

Elektronika eta Beste Joera Batzuk kategoria irabazi duen Music Komité taldeak, aldiz, 2.200 euroko saria jasoko du. Halaber, Eate (Bizkaia) taldea izan da ustekabeko maila eman duena eta, ondorioz, 1.100 euroko saria eskuratu du.

Lehiaketraren helburua taldeen lana sustatzea eta zabaltzea da, nazioarte mailako eta estatu mailako beste hainbat talderekin eszenatokia partekatzen duten heinean.

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaetako 26. edizioan izen ematea %10 hazi da hiru modalitateetan. Iazko emaitzekin alderatuz, Bilborock aretoak %25eko igoera izan du (2.500 persona inguru) sailkatze faseetara eta finaletara hurbildutako publikoari dagokionez. Halaber, publikoaren bozari dagokionez, erantzuna handiagoa izan da aurtengo edizioan iazkoan baino, eta %12 inguru hazi da parte hartzea.